Txantiloi:2012-1 Nabarmendutakoa

Latinezko literatura latinez sortutako literatura da. Antzinako Erromako literatura lanak biltzen ditu batik bat, kultura erromatarrak grekozko literaturako lanak ere sortu zituela kontuan hartu behar bada ere. Erromatar garaian sortu ziren latinezko literaturaren lan gorenak, Zizeron eta Virgilioren eskutik esaterako. Garai honetako literatura gainera, latinez zein grekeraz, klasikotzat hartzen da literatura unibertsalean eta mendeetan zehar eragin nabarnema izan du beste idazleengan.