Txantiloi:2011-46 Nabarmendutakoa

Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia edo Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia 2011ko urriaren 17an hiri horretako Aieteko jauregian egindako konferentzia izan zen, gaitzat Euskal Herriko gatazkaren konponbidea zuena. Konferentzia horretan Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat politikari eta bakegintzako ekintzaile bildu ziren, besteak beste nazioartean ospe handikoak diren sei: Kofi Annan, Bertie Ahern, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powell.

Konferentziak mugimendu ugari sortu zituen hurrengo egunean, eta handik hiru egunera, urriaren 20an, ETAk borroka armatua behin betiko alde batera uzten zuela aldarrikatu zuen.