Txantiloi:2011-39 Nabarmendutakoa

Sharon Marie Tate (1943ko urtarrilaren 24a1969ko abuztuaren 9a) estatubatuar aktore eta modeloa izan zen. 1960ko hamarkadan, telebistako paper txikietan egin zuen lana eta ondoren hainbat filmetan hartu zuen parte. Izan zituen paper komikoek hainbat laudorio erakarri zioten eta Hollywoodeko promesa izateko aukera zuela garbi geratu zen 1967an, aurreko urtean Valley of the Dolls filmean egindako lanagatik, Urrezko Globoetarako izendatu zutenean. Aldi berean, modeloa behin eta berriro ateratzen joan zen aldizkarietan eta, ez gutxitan, azalean gainera.