Txantiloi:2010-4 Nabarmendutakoa

Banu Qasi (arabieraz: بنو قسي‎, «Cassiusen seme-alabak») IX. eta X. mendeetan Ebro harana —zenbait unetan, Mediterraneoraino— gobernatu zuen euskal muladien (islamera bilakatutako kristauak) leinua izan ziren. XI. mendearen hasieran Zaragozako taifak konkistatu zuen.

Leinuari Cassius kondea izeneko hispaniar-erromatar edo bisigodo handikiak eman zion hasiera. Herri patriarkala zenez, aitaren postua semeak hartzen zuten; semeetan zaharrenak zuen lehentasuna. Leinuaren jabegoak VII. mendeko Bisigodoen Erresumatik zetozkien.