Txantiloi:2010-1 Nabarmendutakoa

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gernika hiri bizkaitarrak pairatutako airetik egindako erasoa izan zen, Gerra Zibilean jende zibilaren aurka sarraskia eta hiriaren suntsipena eragin zituena. Erasotzaileak Luftwaffe naziaren "Kondor Legioa" eta italiar faxistaren Aviazione Legionariako hegazkinak ziren.Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoak egungo ikerketen arabera 200 eta 250 hildako artean eragin zituen. Mendebaldeko herrialdeen ikuspegitik Gernikakoa Luftwaffek egin lezakeen ‘bonbardaketa-terrore'aren adibidea izan zen, halako ekintzak egiteko prestatuta eta hitzemanda zegoela. Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.