Txantiloi:2009-29 Nabarmendutakoa

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderantz kokatzen den Natura Parke Nazionala da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian.

Parkeak 3.081 km² inguru ditu eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magaletan zehar hedatzen da. Urtero 3 milioi pertsona baino gehiagok bisitatu ohi dute eta hauetako gehiengoa Yosemite haraneko zatian besterik ez da ibiltzen. 1984an Gizateriaren Ondare izendatu zuten eta nazioartean ospea ongi irabazia du bere granitozko amildegi, ur-jauzi, kristalantzeko ibai, sekuoia erraldoizko baso eta aniztasun biologiko handiarengatik (parkeko eremuaren %95 inguru gune basati bezala izendatua dago). Estatu Batuko gobernu federalak ezarri zuen lehendabiziko parkea izan zen eta John Muir bezalako pertsonen lanarekin parke nazionalen ideiaren garapenerako eredu esanguratsua bilakatu zen.