Txantiloi:2009-18 Nabarmendutakoa

Frantzisko Xabierkoa, benetako izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan Uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) santu nafar euskalduna zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundia sortu zuena eta misiolari izandakoa India, Malaysia, Txina eta Japonian. Arrazoi honengatik Indietako Apostulua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabier izendapenez santifikatu zuen.

Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da eta abenduaren 3an bere eguna ospatzen da.

Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.