Txantiloi:2009-17 Nabarmendutakoa

Primateak ugaztun ordena bat da. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, salbuespena den Homo sapiens kenduta, kosmopolita dela. Autore ezberdinek espezie kopuru ezberdinak definitzen dituzte, eta ez dago akordio orokorrik taxonomiaren inguruan. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Hau dela eta ugaztunen artean nahiko talde zabala da eta gehiago Euarchontaren barruan, non beste ordenek ez duten espezie bakar batzuk baino. Uste denez Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugazten diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte.