Txantiloi:2008-7 Nabarmendutakoa

Bizkaiko armarria
Bizkaiko armarria

Bizkaia Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.136.181 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra. Hiriburua Bilbo da.