Txalaparta (albuma)
Musika albuma
Txalaparta Gorka Knörr abeslari arabarrak 1976an plazaratu zuen albuma da. Movieplay zigiluarekin atera zuen. Bere lan zabalduena izan zen: disko honekin, lehen aldiz, Gorka Knörrrek benetako arrakasta lortu zuen, eta diskoaren salmentak handiak izan ziren.[1].[2] Albumari izenburua eman zion abestiarekin batera Lluis Llach katalanaren "L'estaca" abestiaren Xabier Letek prestatutako euskal bertsioa zabaldu zuen. Grabazioaren zuzendaria Gustavo Ramudo izan zen. Moldaketak Horacios Icastorenak izan ziren.
Txalaparta (albuma) | |
---|---|
Gorka Knörr Borràsen albuma | |
Egilea(k) | Gorka Knörr Borràs |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Txalaparta |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | egile abeslaria |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Movieplay |
Abestiak
aldatuA aldea
aldatu- «Txalaparta», 03:09. G. Knörr
- «Itxasoari begira», 03:12. G. Knörr - Mikel Arregi
- «Agure zaharra» 4,45. Xabier Lete - Lluis Llach
- «Zenbat eurik», 03:50. G. Knörr -
- «Katalintxu», 02:40. Arabako herri-abestia.
B aldea
aldatu- «Gebara» , 04:04. G. Knörr
- «Ez dugu etsiko» 03:14. G. Knörr
- «Eskolan», 04:09. G. Knörr
- «Hilgo naiz» , 03:34. G. Knörr -Bitoriano Gandiaga
- «Bildu gara», 2,36. G. Knörr - Gorka Trintxerpe