Anne Robert Jacques Turgot

Turgot» orritik birbideratua)

Anne Robert Jacques Turgot, L'Aulneko baroia (Paris, 1727ko maiatzaren 10a - Paris, 1781eko martxoaren 18a), ezagunagoa Turgot deituraz, frantses politikaria eta ekonomialaria izan zen.

Anne Robert Jacques Turgot

Q3477291 Itzuli

1774 - 1774
Pierre Étienne Bourgeois de Boynes (en) Itzuli - Antoine Raymond Jean-Gualbert Gabriel de Sartine (en) Itzuli
Controller-General of Finances (en) Itzuli

1774 - 1776
Joseph Marie Terray (en) Itzuli - Jean Étienne Bernard Clugny de Nuits (en) Itzuli
Q81641334 Itzuli

Bizitza
JaiotzaParis1727ko maiatzaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1781eko martxoaren 18a (53 urte)
Familia
AitaMichel-Étienne Turgot
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, itzultzailea, entziklopedista, idazlea eta filosofoa
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres

Bizitza aldatu

Apaiz-ikasketak egin zituen. Harremanak izan zituen garai hartako filosofoekin. Lettres sur la tolérance (1754, Tolerantziari buruzko gutunak) idatzi zuen eta Entziklopedian parte hartu zuen. Ekonomiako liburu bat ere idatzi zuen, Réflexions sur la formation et la distribution des richesses (1776, Aberastasunen eratze eta banaketari buruzko gogoeta).

1761etik 1771ra Limogesko intendentea izan zen. 1774an finantzen arduradun nagusi izendatu zuten eta berrikuntza handiak egin zituen ekonomian: industria- eta merkataritza-askatasuna eta salgai batzuen (aleak, olioa, azienda, ardoa) zirkulazio-askatasuna ezarri zuen, zergak bateratu zituen, gremioak deuseztatu zituen enpresa askatasuna lortzeko, eta erregeari norberak egin beharreko zerbitzua dirutan ordaindu beharreko zerga bihurtu zuen. Berrikuntza horiek nobleen eta elizaren haserrea piztu zuten eta 1776an erregeak kargutik kendu zuen.

Vincent de Gournayren eta fisiokraten eragina izan zuen, nahiz eta gero uko egin zien fisiokraten ideiei. Askatasuna eskatu zuen barneko eta kanpoko merkataritzarako eta estatuaren esku-hartzea ukatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anne Robert Jacques Turgot