Turborreaktore
Turborreaktorea (ingelesez: turbojet)[1] gasezko turbina duen erreakzio motorra da.[2] Kontzeptua motor praktikoetan garatu zuten 1930eko hamarkadaren amaieran bi ingeniarik, Frank Whittlek Erresuma Batuan eta Hans von Ohainek Alemanian; hala ere, lehen turborreaktorea sortzeko aintzatespena Whittlek jaso zuen, lehena izan baitzen motor funtzional bat sortu, formalki deskribatu, patentatu eta eraikitzen. Von Ohain, aldiz, lehena izan zen turborreaktorea erabiltzen hegazkin bat propultzatzeko.
Turborreaktore | |
---|---|
airbreathing jet engine (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Frank Whittle eta Hans von Ohain |
Historia | |
Sorrera | 1930(e)ko hamarkada |
Osagaiak | turbofan (en) turbomotorra turbopropultsatzailea |
Mota horretako motorren lan-zikloa Braytonena da, eta elkarrekiko motorrarenaren antzekoa da, lan-denboren antolamendu bera baitu (sarrera, konpresioa, errekuntza eta ihesa edo espantsioa). Turborreaktore bat aire-sarrera bat, aire-konpresore bat, errekuntza-ganbera bat, gas-turbina bat (airearen konpresorea mugitzen duena) eta tobera bat dira. Airea konprimituta sartzen da ganberan, berotu eta zabaldu egiten da erregaiaren eraginez, eta, orduan, turbinatik botatzen da toberara, eta abiadura handian azeleratzen da, propultsioa emateko.[3]
Turborreaktoreak abiadura supersonikoetan bakarrik dira eraginkorrak,[4] eta oso zaratatsuak dira. Horregatik, hegazkin moderno gehienek abiadura baxuko turbohelize motorrak edo abiadura altuko turbofan motorrak erabiltzen dituzte, erregai gutxiago kontsumitzen dutenak eta isilagoak direnak. Hala ere, turborreaktoreak oso ohikoak dira oraindik irismen ertaineko gurutzaldi-misiletan, ihes-abiadura handia, aurrealdeko eremu txikia eta sinpletasun erlatiboa dutelako.
Hori dela eta, oso gutxi erabiltzen da beste ibilgailu mota batzuetan. Kasu bakanetan erabili dira lurreko abiadura-markak hausteko, Thrust SSCren kasuan bezala.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ García de la Cuesta, Jorge. Terminología aeronáutica. .
- ↑ «Turborreaktore». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13.)
- ↑ (Ingelesez) NASA Glenn Research Center. Turbojet Engine. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Vallbona, Ernest. Motor de Turbina. .
- ↑ Richard Noble: Thrust: The Remarkable Story of One Man's Quest for Speed, Hardcover: Partridge, 1998, ISBN 1-85225-268-5; Paperback: Bantam, 1999, ISBN 0-553-81208-4