Tudor arkua[1] arku zorrotz mota bat da, lau zirkunferentzia atalez osatua eta giltzarrian angelu bat sortzen du. Arku honek hormaren presioagatik leundutako itxura ematen du.

Gloucestergo katedralaren mendebaldeko fatxada

XV. mendean Ingalaterrako arkitektura eraikuntzetan asko erabili izan zen, gehienetan hormetan leihoak egiteko.

Historia

aldatu

Tudor-arkua Tudor dinastian garaian, hots, 1485 eta 1558. urteen artean, Ingalaterran hedatu eta erabili zen arkitekturako elementu ohikoa da. Gloucestergo katedralean ekialdeko leihoetan dauden tudor-arkuak adibide aipagarriak dira. Aurreko garaiko arkitektura gotikoan erabiltzen zen arku zorrotza beheratuz tudor-arku hau sortu zen. Salmerretan bermatzen diren zirkunferentziak erradio txikia dute giltzarrian lotzen diren arkuekin alderatuta; muturretako zirkunferentzia txikiek eta alboetako janbak tangenteak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.