Tucking (ahoska bedi: NAF[ˈtʌkɪŋ]) zakilak eta barrabilek arropan eragiten duten irtengunea ezkutatzean datzan teknikari deritzo, hauek hautemanezin bihurtu arte.

Emakume transek eta gorputz dismorfiadun pertsonek batzuetan iztarte lauagoa bilatzen dute irudi femeninoagoa edo androginoagoa lortzeko asmoz.

Teknika hau emakume transgeneroek, pertsona ez-binarioek eta drag egiten duten gizonek edo irudi androginoagoa lortu nahi dutenek erabili ohi dute.

Tuckingak, ordea, ugalkortasunari eragiten dion albo-ondorioak ditu, hala nola esperma-kopuruaren murrizketa.

Badira hankartearen irtengunea murrizteko berariaz diseinatutako jantziak, hala nola kulero trukatzaileak (ingelesez: gaffs edo portugesez: bragas trucadoras). [1]

Metodoak aldatu

Tucking egiteko metodo bat zakila hanken artean atzerantz tiratzean datza, barrabilak iztartearen kontra aldi berean bultzatzen direla. Hauen posizioa finkatzeko, azpiko arropa estua erabil daiteke.

Beste metodo bat zinta itsasgarria erabiliz genitalak perineoari, eta ahal izanez gero ipurmasailen artean, itsastean datza.

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Barbé i Serra, Alba. El cross-dressing en el context català del segle XXI. Bartzelonako Unibertsitatea (argitaratze data: 2015-12-21), 278 or. (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).

Kanpo estekak aldatu