Tsukiji Arrain Merkatua

Tsukiji Arrain Merkatua (japonieraz: 築地市場 Tsukiji shijō?) Tokioko Arrain Merkatua da, Munduko arrain eta itsaski handizkaririk handiena. Chūō-ku auzoko Tsukiji barrutian dago eta jomuga turistikoa ere bihurtu da.

Tsukiji Arrain Merkatua
築地市場
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChūō-ku
ChōchōTsukiji
Ur-masaSumida ibaia eta Tsukiji River (en) Itzuli
Koordenatuak35°39′41″N 139°46′11″E / 35.661388888889°N 139.76972222222°E / 35.661388888889; 139.76972222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
KudeatzaileaTokyo Metropolitan Central Wholesale Market
Suntsipena2018ko urriaren 10a
Ordezkatzen duNihonbashi Uogashi (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea東京都中央区築地5-2-1 eta 5-2-1, Tsukiji, Chuo-ku, Tokyo

Historia aldatu

1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen, hau da gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua.

Egitura aldatu

Bi eremuk osatzen dute Arrain Merkatua:

  • Barneko merkatua (jōnai-shijō), lizentziadun maioristen eremua da. Arrainak prozesatzen dira eta enkanteak izaten dira.
  • Kanpoko merkatua (jōgai-shijō), denda eta jatetxe txikiek osatzen dute. Sushi dendek estimazio handia dute baina gainontzeko itsaski eta barazki dendak ere badaude.

Ekonomia aldatu

400 produktutik gora saltzen dira bertan, merkeenak diren algetatik hasi eta garestiena izan daitekeen kabiarreraino. Balea ere aurki daiteke. Arrain ohikoena ordea hegalaburra da, maguro.

Tokioko hiru merkatuak kontutan harturik 700.000 tona itsas produktu lantzen dira urtero eta honek 600 bilioi yeneko (5 bilioi euro) mozkinak ematen ditu. 2010 urtean 60.000-65.000 langile izan ziren; maioristak, enkantegileak, banatzaileak eta abar.

Ordutegia aldatu

Egunero (igande eta asteazkenetan ezik) goizeko 3etan irekitzen da arrantzontzi, kamioi eta hegazkinetako produktuak jasotzeko. 5:20 eta 7:00 artean enkanteak izaten dira eta ondoren saldutako itsaskiak kamioietan sartzen dira. Zortzirak arteko tartea izaten da ordurik lanpetuena eta 11ak aldera dendak ixten hasten dira. merkatua bera ordubatean ixten da. Turistek goizeko 6etan egin ohi dute bisita, beti ere horretarako berariaz prestatutako eremuan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu