Chūō-ku (Tokio)
Chūō (japonieraz: 中央区 Chūō-ku ) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Chūō izenak erdigunea esan nahi du, izan ere Tokioren erdigunea osatzen duen auzoa da. 2012ko erroldaren arabera 122.118 biztanle ditu 10,15 kilometro koadrotan. Chūō auzoan dago Ginza barruti ospetsua.
Chūō 中央区 | |||
---|---|---|---|
special ward of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Metropolitan prefecture | Tokio | ||
Alkatea | Taito Yamamoto (en) | ||
Jatorrizko izena | 中央区 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°40′14″N 139°46′19″E / 35.67058°N 139.77197°E | ||
Azalera | 10,15 km² | ||
Mugakideak | Chiyoda, Minato, Taitō, Sumida-ku eta Kōtō | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 169.179 (2020ko urriaren 1a) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 12.031 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1947ko maiatzaren 3a eta 1947ko martxoaren 15a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Higashine (en) | ||
http://www.city.chuo.lg.jp/foreign/english/index.html www.city.chuo.lg.jp |
Geografia
aldatuTokioko Geltoki nagusiaren ekialdera kokaturik dago eta administratiboki hiru eremutan bereizita dago auzoa, Nihonbashi, Kyobashi eta Tsukishima. Lehenengo biak eremu komertzialak dira eta hirugarrena Tokioko Badian dagoen uharte artifiziala da.
Historia
aldatuTokugawa Ieyasu shogunak Edo Japoniako hiri garrantzitsuena egiteko asmotan eremu komertziala sortzea erabaki zuen Tokio eta Kansai eskualdea elkartzen zituen errepidean. Edo Aroan Edomachi izena hartu zuen, "Edo-ren erdigunea". Gaur egungo Ginza eta Tsukiji barrutiak dauden lekuan ordea Sumida ibaiaren delta baino ez zegoen. 1657an suak auzoaren zati handiena erre zuen eta berreraiki beharra izan zen.
Atzerritarrek asentamentua sortu zuten Tsukiji barrutia dagoen lurretan 1869 eta 1899 artean. 1872an alboan dagoen Ginza barrutia beste sute batek suntsitu eta Europar estiloko planifikazio modernoa egiteko aprobetxatu zen Tren geltoki nagusia eta negozio eta finantza auzoa elkartzen zituen barruti honetan. Thomas Waters arkitekto ingelesak izan zuen proiektu honen ardura.
1892an Tsukishima uhartea eraiki zen Tokioko Badian. Izenak berak "eraikitako uhartea" esan nahi du.
1923ko lurrikarak Nihonbashiko arrain merkatua erabat suntsitu zuen eta berriztu beharrean Tsukiji barrutian berria egitea erabaki zuten, gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua hain zuzen ere.
1947ko martxoaren 15ean Chūō auzo berezia eratu zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Nihonbashi: Negozio eta finantza zentroa da.
- Tokioko Burtsa
- Japoniako Bankua
- Nihonbashi Mitsui Dorrea
- Japoniako Zero kilometroa.
- Kyobashi: Merkatal eremua.
- Ginza barrutia.
- Tsukiji barrutia.
- Tsukiji Arrain Merkatua
- Tsukiji Hongan-ji tenplo budista.
- Tsukishima uhartea.
- Monjayaki jatetxeak.
Iruditegia
aldatu-
Tokioko Burtsa.
-
Ginza barrutia gauez.
-
Wakō merkatalgunea (Ginza).
-
Kabuki-za antzokia.
-
Tsukiji Hongan-ji tenplo budista.
-
Monja kalea, Tsukishima uhartean
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz)(Ingelesez) Taitō auzoko webgune ofiziala
Tokio prefektura |
---|
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima |