Truus Menger-Oversteegen

Holandar eskultore, margolari eta erresistente

Trus Menger-Oversteegen (Schoten, Ipar Holanda, 1923ko abuztuaren 29aGrootebroek, Ipar Holanda, 2016ko ekainaren 18a) holandar erresistentea, margolaria eta eskultorea izan zen.[1]

Truus Menger-Oversteegen

Bizitza
JaiotzaSchoten (en) Itzuli1923ko abuztuaren 29a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaGrootebroek (en) Itzuli2016ko ekainaren 18a (92 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, Erresistentziaren kidea eta margolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Bigarren Mundu Gerran, nazien aurkako Holandako erresistentzia armatuko kidea izan zen, Freddie Oversteegen ahizpa eta Hannie Schaft[2] lagun zituela.[3][4]

Gerraren ondoren, Piet Menger-ekin ezkondu zen 1945eko azaroan, lau seme-alaba izan zituzten.[5] Unibertsitateetan eta bigarren mailako eskoletan erresistentzia-esperientzia kontatu zuen aldizka; antisemitismoaz eta tolerantziaz ere hitz egin zuen. Bere esperientzia kontatzen duen liburua idatzi zuen: Not then, Not now, Not ever, 1982an argitaratua.[6]

Aitortzak aldatu

2014ko apirilaren 15ean, ahizparekin batera, mobilizazio-gerrako gurutzea jaso zuen Mark Rutte[7] lehen ministroaren eskutik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu