Tropiko Arteko Konbergentzia Eremua

Bi hemisferioetako alisioek bat egiten duten eremu estua, ekuatoretik gertu

Tropiko Arteko Konbergentzia Eremua (TAKE) antizikloi subtropikalek sortzen dituzten bi hemisferioetako alisioek bat egiten duten lekua da; ekuatoreko presio apalak izaten ditu, aireak indar handiz egiten du gora eta horrenbestez, euri jasa handiak izaten dira. Tropiko arteko konbergentzia hemisferio batean ala bestean kokatzen da, urtaroen arabera, eta eguzkiak tropikoen artean itxuraz egiten duen mugimenduaren arabera orobat.

TAKE: kokalekua uztailean (gorriz) eta urtarrilean (urdinez).

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu