Trokoide
Geometrian, trokoidea kurba bat da, zirkunferentzia bat (sortzailea) marra zuzen baten gainean (gidatzailea), ukituz eta irristatu gabe, biratzen denean, berari lotutako puntu batek jarraitzen duen bideak ematen duena.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a0/CycloidAnim04.gif/300px-CycloidAnim04.gif)
Trokoide hitza grezierazko trokos (gurpila) errotik dator eta Roberval (1602-1675) matematikariaren burutapena izan zen .
Trokoide kurba batean, zirkunferentziaren zentroa zuzen gidatzailearekiko paraleloki higitzen da.
Trokoidearen ekuazio parametrikoak, zuzen gidatzailea X ardatza denean, hauek dira:
non θ a erradioko zirkunferentziak biratzen duen angeluaren aldagaia den, eta b zirkunferentziaren zentroa eta P puntuaren arteko distantzia.
P puntua zirkunferentzia sortzailearekiko non den arabera, honela deitzen da:
- Trokoide laburtua, P zirkunferentzia sortzailearen barnekoa bada, (b < a),
- Trokoide arrunta, P zirkunferentzia sortzailekoa bada, (a = b),
- Trokoide luzatua, P zirkunferentzia sortzailearen kanpokoa bada, (b > a).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Trokoidea, cfnavarra-n
- (Gaztelaniaz)Trocoides, temasmatematicos-en
- (Frantsesez) «trochoid» Mathcurve (Encyclopédie des formes mathématiques remarquables).
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Trochoid" MathWorld-en.