Tristuibartea Iratin dagoen erreserba naturala da. Petxuberroko mendiaren iparekialdean dago, Hiriberri Aezkoa herrian. 1987ko apirilaren 10eko 6/1987 Foru-legeaz babestuta dago.

Tristuibartea
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Datu orokorrak
Motanaturagune babestua eta Reserva Natural (en) Itzuli
Azalera56,54399 ha
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′12″N 1°14′49″W / 42.95342°N 1.24686°W / 42.95342; -1.24686
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaHiriberri

Ezaugarriak

aldatu

55 hektarea ditu. Irati ibaiatik mendiaren 940 metroetara doa; berez, malda eta amildegi bat dira. Lur gehienak amankomunak dira jabego pribatukoa den zati txiki bat salbu.

Erreserbak ametz ilaundun (Quercus pubescens) espeziearen basoa babestea nahi du. Baso mota hauek lehen Nafarroan oso zabalak ziren baina gaur egun aztarna batzuk bakarrik gelditzen dira. Oihanpean ezpel (Buxus sempervirens) espeziea da nagusi. Goiko aldean ere pagoak daude.

Basoa ondo kontserbatuta dago, eta zuhaitzak aparteko itxurakoak ez diren arren, espezie-aniztasun ona mantentzen du eta landaredia ondo egituratuta dago.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu