Tripitaka («Hiru saskiak») budismoan hegoaldeko eskolen kanona osatzen duten liburuen zerrenda da, zenbaitetan gutxiespenez Hinayana («Bide txikia») deitua. Tripitakan, Budaren ondorengo 500 urteetan idatzitako liburuak jasotzen dira. Bi hizkuntzatan idatziak dira: paliz eta sanskritoz. Hiru multzotan banatzen dira: Vinaya pitaka («Diziplinaren saskia»), Sutra pitaka («Hitzaldien saskia») eta Abhidarma pitaka («Dotrina bereziaren saskia»).

Tripitaka
Jatorria
Ezaugarriak
Argumentu nagusiabudismoa

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu