Triglav
Triglav, 2.864 metroko altuerarekin, Esloveniako mendi garaiena da, eta Juliotar Alpeetako altuena ere bai. Jugoslavia guztiko gailurra ere izan zen. Esloveniako sinbolo nagusietakoa da eta, horren ondorioz, herrialdeko armarrian ageri da.
Triglav | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.864 m |
Prominentzia | 2.059 m |
Mota | mendi eta punturik altuena |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°22′42″N 13°50′12″E / 46.378333°N 13.836667°E |
Mendikatea | Triglav Group (en) |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Municipality of Slovenia | Municipality of Kranjska Gora |
Babestutako-eremua | Triglav Parke Nazionala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1778 |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Garaia | Triasiko |
Izena
aldatuHistorian zehar hainbat izen izan ditu; Ocra mons (1567), Krma (XVII mendean)... Adolf Gstirner mendizale alemaniarrak dioenez, Triglav izena lehen aldiz 1452an azaldu zen, Treglau idatzita.
Izena Tri-golvъ hitz konposatutik dator eta "hiru tontor" esan nahi du.
Historia
aldatu1778an Sigmund Zois industriagizonak bultzaturiko espedizio batek lortu zuen lehen aldiz mendia igotzea. Štefan Rožič ehiztariak eta Luka Korošec eta Matevž Kos meatzariek gailurra zapaltzea lortu omen zuten. 1808an, Valentin Stanič-ek mendia lehen aldiz neurtu zuen.
1981, urtean Triglav Parke Nazionala eratu zen. Hainbat zabalkuntza izan ditu eta egun 880 km² hartzen ditu.
Tontorra
aldatuTontorrean Aljaž dorrea dago, triangulazio funtzioaz gain, tximistorratz gisa ere jokatzen duena. Jakob Aljaž mendizalearen omenez jarri zitzaion izena, berak 1895ean eraiki baitzuen. Tontorretik 55 metro beherako Stanič aterpea dago, hori ere Aljažek aginduz egina. Valentin Stanič-en izena jarri zitzaion.
Glaziarra
aldatuTontorraren azpiko eremu karstifikatuaren gainean Triglav glaziarra (Triglavski ledenik) zabaltzen da. XIX mendean 40 hektarea hartzen zituen baina 1946rako 15 hektareatara txikituta zegoen. Egun 1 eta 3 hektarea artean dauka.
Iruditegia
aldatu-
Juliotar Alpeak, ezkerrean Triglav.
-
Vogel-etik ikusita.
-
Iparraldeko ikuspegia.
-
Aljaž dorrea.
-
Triglav glaziarra 2002an.