Trichophaea woolhopeia

Trichophaea woolhopeia Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Trichophaea woolhopeia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaTrichophaea
Espeziea Trichophaea woolhopeia
Boud., 1907

Deskribapena

aldatu

Apotezioa: 4 mm baino gehiagoko diametrokoa, ertza gorantz okertua eta batzuetan lobulatuta duen disko batez osatua. Goiko aldea, alde emankorra, gris-zurixka pixka bat krema kolorekoa da, beheko aldea arre-ilun kolorekoa da, kolore bereko ile laburrez estalia. Lurretik zuzenean hazten da, ez du oinik.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukalderako balio

Nahasketa arriskua

aldatu

Genero bereko beste espezie batzuekin.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, lurrean edo erretako zurean. Urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Kaukasia, Mongolia, Irak, Marroko, Turkia, Himalaiako eremua, Txina, Malaysia.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. berduero, 761 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu