Travian MMORTS edo lineako denbora errealeko estrategiazko jokalari anitzeko bideo-joko masibo bat da, helburua kolonizazioa eta konkista izanik. Bideo-jokoa Alemanian sortu zen Travian Games GmbH enpresaren eskutik. Milaka jokalarik batera parte har dezakete mundu birtual historiko batean, Erromatar Inperioaren gainbeheran girotua. Jokoa dohainik da eta web nabigatzaile batez jokatzen da, inongo programa informatikorik instalatu gabe. PHPz programatuta dago.

Travian
Jatorria
Argitaratze-data2004
IzenburuaTravian
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaestrategia bideo-jokoa, massively multiplayer online real-time strategy game (en) Itzuli eta denbora errealeko estrategia
Joko-moduaJokalari anitzeko modua
Euskarriaweb-nabigatzaile
Sarrera gailuateklatua
Programazio-lengoaiaPHP
Ekoizpena
GaratzaileaTravian Games (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaErromatar Inperioa
travian.com

Gaur egun jokoa 40 hizkuntzetara itzuli da eta 4 milioi erabiltzaile ditu, 250 zerbitzarietan banaturik. 2006an Superbrowsergame Award saria irabazi zuen.

Jokoa aldatu

Helburu nagusia 100. mailan eraikin miresgarria lortzea da.

Hasiera batean, jokalariak hiru zibilizazio motetatik bat aukeratu dezake: erromatarrak, germaniarrak eta galiarrak, eta herrixka txiki bat eskuratzen du, pixkanaka handitu beharrekoa, inperio handi bat osatu arte. Jolasteko modu ezberdinak daude:

  • modu normala arruntena da: normalean 13 hilabeteko denboran bukatzen dira hauek.
  • modu klasikoa izenekoaren ezaugarri hauek dira:
    • Kultura puntuen formula v2-ko aren berdina da (v3-an baino kultura puntu gutxiago behar dira).
    • Ez dago tranparik ezta heroirik ere ez (jakina, ez dago heroiaren etxerik ezta iruzur-jartzailerik ere).
    • Hiriburuko produkzio laukiak 12.mailaraino bakarrik handiagotu daitezke.
    • Ez dago oasirik.
    • Ez dago harrobirik.
  • izarra: Travian.net webguneak aurkezturiko zerbitzari berezi bat da. Zerbitzari normal baten ezaugarri berberak ditu, baina jokalaririk onenak daude, aliantza onena izateko lehiatzen direnak.
  • speed 3x:
    • Produkzioa normalaren hirukoitza da
    • Eraikuntzak eta produkzio laukiak hiru aldiz azkarrago eraikitzen dira.
    • Tropen ikerketa, formazioa eta hobekuntza hiru aldiz azkarrago egiten da.
    • Merkatariek hiru aldiz lehengai gehiago garraiatzen dituzte.
    • Beste herrixka bat sortzeko behar diren kultura puntuak normalaren 1/3 dira.
    • Tropen mugimendu denbora normalaren bikoitza da.

Kanpo estekak aldatu