Translokazio bakteriar

Translokazio bakteriarra bakterioen edo bakterioen molekula batzuen igarotze prozesuari deritzo, hesteetatik gongoil linfatiko mesentereoetara, odolera edo organo batzuetara. Mekanismo honen bidez, heste lodian dauden bakterioak (edo haien endotoxinak) heste-mukosa zeharkatzen dute eta hesteetatik kanpo igarotzen dira, sistema linfatikora edo odolera. Horrek infekzio bakteriarrak sortzen ditu [1] [2].

Hesteak, normalean, nolabaiteko iragazkortasuna du, elikagaiak odolera pasatzea ahalbidetzen duena, eta , aldi berean, hesi funtzioa mantetzen du kaltegarriak izan daitezkeen substantziak (antigenoak, adibidez) hesteetatik irten eta organismoan zehar, odolaren bidez, zabaldu ez daitezen [3]. Horretarako, enterozitoen arteko loturak oso estuak izan behar dira [4].

Heste-hesiaren asaldurak (heste-iragazkortasuna aregotzen dutenak), heste-floraren aldaketa kaltegarriak (disbiosia) edo heste-mailako immunitate-sistemaren akatsek translokazio bakteriarraren agerpena eragin dezakete. Translokazio mota honi lotutako bakterioen artean Escherichia coli, Proteus, Pseudomonas eta Enterococcus aipatu dira [5].

Translokazio bakteriarrak bi patologia mota nagusiekin lotu da: hanturazko patologia batzuekin, eta infekzioekin (bakteriemia eta pankreatitisa, besteak beste) eta hutsegite multiorganikoarekin.

ZIUetan ingresatuta dauden pazienteen artean ohikoagoak dira translokazio bakteriarrak gizabanako osasuntsuengan baino. Erredura larriak edo politraumatismoak dituztenen artean, bereziki, egiaztatu den fenomenoa da [6]

Erreferentzia

aldatu
  1. Berg, Rodney D. (1995) Bacterial translocation from the gastrointestinal tract Trends in Microbiology 3 (4): 149-154
  2. García de Lorenzo y Mateos, A.; Acosta Escribano, J.; Rodríguez Montes, J. A. (2007) Importancia clínica de la translocación bacteriana Nutrición Hospitalaria 22 (Supl. 2): 50-55
  3. M. Campieri; C. Fiocchi; S.B. Hanauer (31 March 2002) Inflammatory Bowel Disease: A Clinical Case Approach to Pathophysiology
  4. Fasano, A (2011 Jan) [https://web.archive.org/web/20150826081610/http://physrev.physiology.org/content/91/1/151.long Zonulin and Its Regulation of Intestinal Barrier Function: The Biological Door to Inflammation, Autoimmunity, and Cancer] Physiol Rev 91 (1): 151-75
  5. Soriano, G., Guarnier, C. Prevención de la translocación bacteriana mediante probióticos y prebióticos Elsevier (2003)
  6. Meyer S, Wesdorp RIC.: Clinical significance of translocation. Gut, 35 (1994), S28-34 orr-

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu