Trade Republic Bank GmbH alemaniar online brokerra edo artekaria da. Berlinen du egoitza nagusia. Negozioa aplikazio mugikor batean oinarritua dago eta bertan akzioak, bonuak, deribatuak eta kriptodirua negozia daitezke.[1][2] 2024ko urtarrilean, Trade Republicek esan zuen lau milioi bezero zituela 17 merkatutan, Alemaniako 2,5 milioiak barne. Christian Hecker fundatzailekidearen arabera, Trade Republic "Europako broker handiena" da, eta 35.000 milioi euro inguruko aktiboak kudeatzen ditu.[3]

Trade Republic
Datuak
Motaerakunde komertziala, Wertpapierhandelsbank, inbertsio-zerbitzuetako enpresa eta kreditu-erakundea
Jarduera sektoreafintecha
HerrialdeaAlemania
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaGesellschaft mit beschränkter Haftung
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala
Instagram: traderepublic LinkedIn: trade-republic TikTok: traderepublic Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Trade Republic 2015ean sortu zen Munichen, Neon Trading izenarekin, Comdirect Banken hasierako inkubagailuan.[4][5] Christian Hecker filosofoa, Thomas Pischke fisikaria eta Marco Cancellieri informatikaria dira enpresaren sortzaileak.[4] 2017an, Düsseforfeko Sino AG enpresak inbertsioa egin eta Trade Republicen akzio gehienak erosi zituen. 2019an eta 2020an, Creandum, Project A Ventures, Accel Partners and Founders Fund arrisku-kapitalistek 60 milioi euro baino gehiago inbertitu zituzten Trade Republicen; Sino enpresak akzioak saldu zituen, eta, aurrerantzean, ez zen jabe nagusia izan.[6]

Mugikor aplikazio bidez baloreak negoziatzeko aukera Alemanian 2019ko otsailetik aurrera talde itxi bati eskaini ziatzaion leheneik, eta 2019ko maiatzetik aurrera, murrizketa kedu eta mundu guztiarentzan jarri zen eskuragarri.[7] 2020ko apirilean, 150.000 erabiltzaile zituen Trade Republicek. Trade Republicen arabera, bezeroen herenak baino gehiagok "ez zuten inoiz ETF batean inbertitu edo stock bat erosi aurretik". Erabiltzaile profilari dagokionez, "batez beste 35 urte inguruan" eta "gizonak" ziren.[8]

Trade Republic 2020ko azaroan hasi zen zerbitzuak eskaintzen Austrian, eta 2021ean, Frantziara eta Espainiara zabaldu zituen bere zerbitzuak.[9][10] 2020aren amaieran, enpresak 600.000 bezero zituen, eta lau mila milioi euro zituen kudeaketapeko aktiboetan. Erabiltzaileen % 80k kapitala aurrezteko plana edo ETFa sortua zuen. 2021eko GameStopen motzean estutzearen ondorioz, Trade Republicek muga ezarri zuen hautatutako aktiboetan, GameStopen aktzioak barne, 2021eko urtarrilaren 28ko arratsaldean. Brokerrak "merkatuko muturreko egoera" eta inbertitzailearen babesa aipatu zituen erabakia hartzeko arrazoi gisa. 4.000 kexa baino gehiago aurkeztu zituzten ondoren Finantza Ikuskaritzako Agintaritza Federalean erabaki horren inguruan.[11]

2021eko maiatzean, beste finantziazio-txanda bat iragarri zen, 900 milioi dolarrekoa eta 5.000 milioi dolarreko balioespenarekin.[12] 2022ko ekainean beste 250 milioi bildu zituen Trade Republicek.[13] 2022ko ekainean, Trade Republic enpresak kaleratzeak egin zituen, lan-indarra gehiegi hazi zelako eta merkataritza-baldintzak gogortu egin zirelako.[14]

2022ko urritik, Trade Republicek baloreen akzio zatikatuen merkataritza eskaintzen du. Bezeroek akzioetan eta ETFetan akzio indibidualak eskuratu ditzakete euro soil baten truke.[15]

2023ko urtarrilean hasi zen eskudiruaren gordailuen gaineko interesak ordaintzen.[16] Trade Republicek banku lizentzia osoa jaso zuen 2023 amaieran.[17] 2024an, bere ordainketa txartel propioa atera zuen.[18] Alemaniako banku bat denez, BaFinek gainbegiratzen du, eta dirua <i>omnibus trust kontu</i> batean sartzen da, banku hauetako batekin: Deutsche Bank AG, J.P. Morgan SE, HSBC Continental Europe S.A. eta Citibank Europe plc.[19]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Alemanez) Kluge, Christoph. (2020-07-29). «Dieses Berliner Start-up will Sparer an die Börse locken» Der Tagesspiegel Online ISSN 1865-2263..
  2. (Alemanez) «Verpasste Chance – Comdirect hätte in Trade Republic investieren können» FinanceFWD 2020-11-19.
  3. «Interview mit Trade-Republic-Gründer. „Wir wachsen exponentiell“» www.handelsblatt.com.
  4. a b (Alemanez) Kluge, Christoph. (2020-07-29). «Dieses Berliner Start-up will Sparer an die Börse locken» Der Tagesspiegel Online ISSN 1865-2263..Kluge, Christoph (29 July 2020). "Dieses Berliner Start-up will Sparer an die Börse locken". Der Tagesspiegel Online (in German). ISSN 1865-2263. Retrieved 15 October 2021.
  5. (Alemanez) «Verpasste Chance – Comdirect hätte in Trade Republic investieren können» FinanceFWD 2020-11-19."Verpasste Chance – Comdirect hätte in Trade Republic investieren können". FinanceFWD (in German). 19 November 2020. Retrieved 15 October 2021.
  6. «sino AG | High End Brokerage: Trade Republic schließt eine €62 Millionen Series B Runde angeführt von Accel und Founders Fund ab - dgap.de» www.dgap.de.
  7. «Trade Republic: Investoren setzen Millionen auf den mobilen Broker» WiWo Gründer 2019-07-17.
  8. (Alemanez) Hemmersmeier, Jana. (2020-10-16). «Boom der App-Broker: Die jungen Zocker kommen» Der Spiegel ISSN 2195-1349..
  9. (Alemanez) Mathewson, Fiona. (2021-01-07). «Trade Republic startet in Frankreich» Business Insider.
  10. Trade Republic llega a España. November 18, 2021.
  11. (Alemanez) «Handelsbeschränkungen: Bafin nimmt 4000 Beschwerden gegen Trade Republic unter die Lupe» www.handelsblatt.com.
  12. (Alemanez) «Trade Republic sammelt 900 Millionen ein (Bewertung: 5 Milliarden) - Pitch bekommt 85 Millionen (Bewertung: 600 Millionen)» deutsche-startups.de 2021-05-20.
  13. (Ingelesez) «Ontario Teachers’ joins Trade Republic on its mission to empower people to create wealth with €250m Series C extension» www.otpp.com.
  14. (Alemanez) «Entlassungen bei Trade Republic» financefwd.com 2022-09-06.
  15. (Alemanez) Frohn, Philipp. (2022-10-05). «Smartphone-Broker: Aktien ab einem Euro: Trade Republic startet Handel mit Aktienbruchteilen» www.wiwo.de.
  16. «So wirbt der Neobroker mit zwei Prozent Zinsen auf Tagesgeld» www.handelsblatt.com.
  17. (Alemanez) «Trade Republic erhält Vollbanklizenz – was das für Kunden heißt» capital.de 2023-12-06.
  18. (Alemanez) Frohn, Philipp. (2024-02-11). «Lohnt der Sparplan? : Trade Republics Bezahlkarte im Praxistest» www.wiwo.de.
  19. «Why is my money held in an omnibus trust account?» support.traderepublic.com.

Kanpo estekak

aldatu