Kriptodiru

Elkartruke digitalerako baliabidea

Kriptodirua (ingelesez cryptocurrency) salerosketa bide digital bat da. 2009an bitcoin lehenbiziko kriptodirua abian jarri zen[1], eta ordutik aurrera beste hainbat kriptodiru agertu izan dira, tartean Litecoin, Ethereum, Ripple eta Dogecoin.

HitBTC webguneko kriptodirua elkarbanatzea adierazten duen leihoa.

Kriptodiruek, kriptografia erabiltzen dute transakzio finantzarioak ziurtatzeko, unitate gehigarrien sorkuntza kontrolatzeko eta aktiboen transferentzia egiaztatzeko[2][3][4]. Kriptodiruak dibisa alternatibo eta diru digital mota bat dira. Kriptodiruek, kontrol deszentralizatu bat dute, diru zentralizatuek eta banku zentralek ez bezala.

Diru bakoitzaren kontrol deszentralizatuak datu-base deszentralizatu baten bidez funtzionatzen du, eskuarki, bloke-kate bat (ingelesez blockchain), transakzio finantzario publikoen datu-base bezala balio duena.

Ezaugarriak aldatu

Kriptodiru-sistemetan, bere urteko kontuen seguritatea, integritatea eta oreka bermatzen da eragile sareen bidez, beraien artean deitzen direnak meatzari, benetan jendarte direnak eta sarea aktiboki defendatzen dutenak algoritmo prozesamendu tasa handia atxikiz, diru pixka bat lortzeko oportunitatea izateko, ausazkoz banatzen dena[5].

Matematikoki posiblea da kriptodiruaren segurtasuna haustea, baina hori egiteko kostua oso handia da. Adibidez, norbait saiatzen bada, behar izango zuen ordenagailu potentzia gehiago beste meatzari guztiena baino, eta hori lortuko bazuen, oraindik bakarrik 50% izango zuen lortzeko probabilitatea (hau da; hau lortzeko behar da google-en tamaina baino kapazitate handiagoa izatea)[6].

Aurreikusi egin da etorkizunean informatika kuantikoa egia izatea. Eta honek hautsi egingo zuen dagoen oreka, baldin eta soilik baldin garatzaileek ezingo balute ezarri sistema bat algoritmo postkuantikoak erabiltzeko[7].

Kriptodiruak lortzen dute deitzen dena Baliozko Interneta existitzea, deitzen dena baita ere diruaren sarea: aplikazio batzuk dira posible egiten dutenak baloreak kriptodiruaren ordez aldatzea. Balore hauek izan daitezke kontratuak, jabetza intelektualak, burtsen akzioak edo edozein gauza. Sistema hau ez da berria, PayPal-ekin egin zitezkeen aldaketa hauek, baino desberdintasun nabariena kriptodiruekin zen erabili behar zenuela bankuen kreditu-txartelaren bidez, eta kriptodiruekin hori ez da gertatzen.

Sistema honek:

  • Ez du transakzio-kosturik, artekariak ez daude eta.
  • Denbora murrizten du. Interneteko ordainketak oso azkar egiten dira, baina gehienetan egun batzuk barru saltzaileak lortzen du dirua. Kriptodiruekin minutuetan egiten da.
  • Ez dira finantza-eragilerik behar

Badaude baita ere hainbat truke aurreratuak, hauetan informazio gehiago sartzen dugu. Truke mota honek on egiten die kriptodiruarekin negoziatzen duten pertsonei.

Historia aldatu

1983an, David Chaum kriptografo amerikarrak Ecash diru-sistema kriptografiko elektronikoa sortu zuen. Beranduago, 1995ean, DigiCash inplementatu zuen, kriptografia erabiltzen zuena anonimo bihurtzeko diru transakzioak, nahiz eta igorpen eta likidazio (ordainketa) zentralizatua izan. Sistema honek software bat behar zuen dirua banku batetik ateratzeko eta klabe zifratu espezifikoak izendatzeko hartzaile bati bidali aurretik. Honek diru digitala arakaezina izatea banku igorletik, gobernutik edo edozein hirugarrenetik baimendu zion.

1996an, NSAk How to make a Mint: the Cryptography of Anonymous Electronic Cash ikerketa argitaratu zuen. Ikerketa honek kriptodibisa sistema bat deskribatzen zuen, MIT[8]-eko posta lista batean argitaratua. Beranduago, 1997an The American Law Review (Vol. 46, Issue 4) argitaratu zen.


Kriptodiru kontzeptu edo ideia Wei Daik deskribatu zuen lehenengoz, 1998an, non diru deszentralizatu mota berri bat sortzeko ideia proposatu zuen kriptografia erabiliko duena kontrol gisa[9]. Sortutako lehen kriptodirua Bitcoina izan zen, 2009an sortua Satoshi Nakamoto ezizena duen sustatzaileak, SHA-2 funtzio kriptografiko multzoa erabiltzen duena (zehazki SHA-256) bere PoW eskema bezala (Lan proba)[10][11]. Ondoren, beste kriptodiru batzuk agertu dira, Namecoin (DNS domeinuko sistema deszentralizatzeko sahiakera bat, Interneten zentzura zailagotuko lukeena), Litecoin (scrypt erabiltzen duena PoW eskema bezala, transakzio baieztapen azkarrago bat eduki ahal izateko) Peercoin (PoW/PoS [lan proba/parte-hartze proba] eskema hibridoa erbailtzen duena, gainera %1 inguruko inflazio tasa du) eta Freicoin (Silvio Gesell kontzeptua inplementatu zuena, denbora balio-galera gehituz)[12]. Beste kriptodiru asko sortuak izan dira, nahiz eta arrakastatsuak izan ez diren, batez ere berrikuntzarik ekarri ez zutenak.

Bere 8 urteko izankizunean, kriptodiruak pixkanaka jendartearen eta komunikabideen arreta irabaziz joan dira[13]. 2011tik aurrera, interesa handitzen joan da azkar, batez ere 2013ko apirilean, Bitcoin-aren igoerarekin.

Kriptodiruen merkatu topea 1-2 bilioi $ proiektatu zen 2018an[14].

Definizio formala aldatu

Jan Lansky-ren hitzetan, kriptodiru-sistema bat da baldintza hauek betetzen baditu:

  1. Sistemak ez du agintaritza zentralik behar.
  2. Sistemak bere jabea eta unitateak mantentzen ditu.
  3. Sistemak definitzen du unitate berriak sortu baldin badaitezke. Baietz batekin, sistemak definitu behar ditu jatorriaren zirkunstantziak eta determinatu unitate berrien jabea nor den.
  4. Bakarrik ziurtatu daiteke unitate bateko propietatea kriptografikoki.
  5. Sistemak ahalbidetzen du unitateen transakzioa, non aldatzen da unitateen jabea. Transakzio bat bakarrik egin daiteke momentu horretan jabea den pertsona egiaztatu badaiteke.
  6. Unitate beraren 2 edo transakzio gehiago egiten badira, bakarrik bat egingo du.

Arkitektura aldatu

Kriptodibisak produzituak dira multzoka sistema guztitik, publikoki ezagututako ratio batean espezifikatua dena sistema sortzen denean. Banku zentraletan eta sistema ekonomiko tradizionaletan, gobernuak kontrolatzen du diru-kopurua merkatuan. Kriptodiru deszentralizatuen kasuan, enpresak edo gobernuak ezin dute unitate berririk sortu. Kriptodiruek ez dute aktiborik atzean beraien balorea babesten duenik, diru tradizionalak ez bezala. Oraingo sistema Satoshi Nakamoto[15] bezala ezagututako talde edo banakoan oinarritzen da.

2018ko maiatzean 1800 inguru kriptodiru egon izaten ziren. Kriptodibisen sistema batean, integritatea, segurtasuna eta kontuen balantzea Meatzarien komunitateak mantentzen du.

Kriptodiru asko sortuak izan dira unitateen produkzioa txikiagotzeko gradualki. Diru-sistema tradizionalekin konparatuz, kriptodiruak zailagoak dira arautzeko sistemak erabiltzen duen kriptografiagatik.

Bloke katea aldatu

Unitate bakoitzaren baliotasuna Bloke katean dago. Bloke kate bat, etengabeko hazkundea duen erregistro lista bat da, bloke deritzenak, kriptografia erabiliz estekatuak eta aseguratuak direnak. Bloke bakoitzak hash punta-puntako bat du aurreko bloke bat, data eta transakzio datuak estekatzen. Sorreraz, bloke-kateak erresistenteak dira datuen aldaketari.

Bloke katea “bi erabiltzaileren arteko transakzio guztiak etengabe eta egiaztagarri erregistratzen dituen liburu ireki, publiko eta banatu” bat da. Bloke katea normalean administratua da puntutik-punturako sare kolektibo baten bitartez. Behin erregistratuta, edozein bloketako datuak ezin dira aldatu hurrengo bloke guztiak aldatu gabe.

Bloke kateak seguruak dira diseinuz eta Bizantziar faltekiko tolerantzia altuko banatutako sistemen adibide bat dira. Bloke kateei esker kontsentsu deszentralizatua lor izan da. Bloke kateek gastu bikoitzaren arazoa konpontzen dute agintaritza egiaztagiri edo zerbitzari zentral baten beharrik gabe, % 51ko erasoa gertatuko ez dela onartuz.

Dataketa aldatu

Kriptodiruak erabiltzen ditu dataketa sistema batzuk probatzeko bloke kateari erantsitako transakzioen balidazioa, horrela lortzen da beste pertsona bat ez dela behar hau egiteko.

Sortutako lehena lan froga sistema izan zen. Gehien erabiltzen diren sistemak oinarrituta daude SHA-256 eta scrypt algoritmoetan. Beste algoritmo batzuek izan daitezke CryptoNight, Blake, SHA-3 eta X11

Metodo bat dago, Esku hartze proba deitzen dena. Honek ziurtatzen du kriptodiru baten sarea, eskatuz pertsonei erakusteko diru hauen jabetzaren froga bat. Lan frogatik bereizten da algoritmo horiek ez direlako behar. Sistema hau oso aldakorra da, diruaren menpe. Diru batzuk bi sistema hauek erabiltzen dituzte.

Meatzaritza aldatu

Kriptodiru-sareetan, meatzaritza-transakzioen balidatze bat da. Ahalegin honengatik, meatzariek sari bezala unitateak lortzen dituzte. Sari honek tarifak gutxitzen ditu, sarearen prozesatze botereari laguntzeko sustagarri osagarria sortuz. Edozein transakzio baliozkotzen duten Hash berriak sortzeko ratioa FPGA eta ASIC makina espezializatuengatik igotzen joan da. Makina merke eta eraginkorrak lortzeko lasterketa hau egon da lehen kriptodiru, bitcoin, 2009an sartu zenetik. Kriptodiruen munduan zenbat eta pertsona gehiago arriskatzen joan diren ahala, hash sorkuntzaren konplexutasuna igotzen joan da, meatzariek diru-kantitate handiak makina espezializatuetan inbestitu behar izatea eraginez. Inoiz, lortutako unitateen balioak ez zuen justifikatzen makinetako inbestimendua, hauek hoztea eta funtzionatzeko kontsumitutako energia[16].

Meatzaritza funts batzuek bere prozesatzearen ahalmena partekatzen dute sarean saria zuzen banatzeko, bloke bat aurkitzeko lagundu duten lan kantitatearen arabera.

2018ko otsailean, gobernu Txinatarrak merkataritza gelditu zuen kriptodiruarekin, meatzaritza debekatuz. Meatzari batzuk Canada-ra aldatu dira. Enpresa batzuk prezio baxuengatik, datu-lantegiak erabiltzen ari dira gas-geltoki kanadarretatik hurbil meatzeko. 2018ko ekainean, Hydro Quebec-ek mineria konpainiei 500MW-ko potentziaz hornitzea proposatu zion eskualdeko gobernuari. 2018ko otsaileko Fortune-ko[17] berri baten arabera, Islandia meatzarientzat "zeru" bihurtu da, nolabait elektrizitatearen prezio merkeengatik. Prezioak egonkorrak dira energia berriztagarrietako fabrika energetikoetatik hurbil daudelako, mineria konpainia gehiagori beren operazioen lekualdaketa bultzatuz. Energia konpainia lokalak dio minatutakoa hain popular bilakatzearen ondorioz, herriak elektrizitate gehiago erabiliko du minatzeko, 2018ko etxeetarako energia hornikuntzarako baino.

GPU-en prezio igoera aldatu

Minaketan egon den gehikuntzak egin zuen Txartel grafikoen demanda asko igotzea 2017.urtean[18]. Gehien erosi zirenak izan ziren: GTX1060, GTX1070 NVIDIAK sortutakoa eta RX570 AMDk sortutakoa.

NVIDIAK hau ikusita, eskatu egin zien saltzaileei ordenagailuan jokatzen dutenentzat saltzea, ez meatzarientzat, beraien objektiboa jokalariak direlako, Boris Böhles-ek esanda[19].

Karterak aldatu

Karterek gordetzen dituzte klabe publiko eta pribatuak, erabili daitezkeenak bidaltzeko edo jasotzeko unitateak. Klabe pribatuarekin posiblea da bloke katea idaztea, eta publikoak, ordez, ahalbidetzen du beste erabiltzaileek karterara dirua bidaltzea.

Anonimatoa aldatu

Bitcoin goitizen bat da anonimo esanahiarekin, Kriptodiru hau gakoetara konektatuta dagoelako pertsonei baino, horregatik, ezin dira erabiltzaileak identifikatu, baina ikus daiteke diruarekin zer egiten ari den. Baina legeak gehienetan behartzen du kriptodiruen aldaketak egiterakoan erabiltzaileen informazioa ematea.

Ekonomia aldatu

Kriptodiruak, nagusiki edozein erakunde bankariotik kanpo erabiliak dira eta interneten bidez trukatzen dira.

Tarifak aldatu

Tarifak kriptodiruan batez ere uneko sarearen kalkuluaren ahalmeneko eskaintza eta transakzio azkarreko erabiltzailearen eskariaren araberakoak dira. Erabiltzaileak tarifa espezifikoa aukera dezake, meatzariek ordena beherakorrean transakzioak prozesatzen dituzten bitartean. Prozesua erabiltzailearentzat sinplifika daiteke ordezko lehentasunak eskainiz eta bakoitzak behar lezakeen denbora zehaztuz.

Ethereum-erako, tarifak konplexutasun konputazionalak, sarearen erabilerak eta biltegiratzearen beharrek emanda datoz. Bitcoin-ean, tarifak aldatzen dira transakzioaren tamainaren arabera eta SegWit erabiltzen bada. 2018ko irailean, tarifa ertaina 0.017$-tara zegoen[20], bitcoin-erako berriz, 0.55$-etara zegoen[21].

Trukeak aldatu

Elkartrukeek erabiltzaileei ahalbidetzen diete dirua beste ondare batzuen truke salerostea, diru tradizionala edo beste kriptodiru batzuk bezala.

Truke atomikoak aldatu

Truke atomikoak mekanismo bat dira non kriptodiru bat zuzenki beste kriptodiru baten truke eman daitekeen, truke horretan hirugarren eragile baten beharrik gabe.

Hasierako eskaintza aldatu

Diruetako hasierako eskaintzak (ingelesez, ICO-etako) ingurune eztabaidagarri bat da kriptodiru baterako funtsak biltzeko. Enpresa berriek ICO bat erabil dezakete erregulazioa saihesteko asmoarekin. Hala ere, eskumen askotako balio erreguladoreek, barne AEBetan eta Kanadan, esan dute diru edo fitxa bat ‘‘inbestimendu-kontratu’’ bat bada (adibidez, Howey-en probaren azpian, hots, irabazietako arrazoizko itxaropendun diru-inbestimendua), segurtasuna da eta balio-erregulazioari lotuta dago. ICO kanpaina batean, kriptodiruaren ehunekoa ("fitxa" itxuran gehienetan) proiektuko babesle goiztiarrei saltzen zaie legezko diru edo beste kriptodiru batzuen truke, sarritan bitcoin edo eter[22][23][24].

PricewaterhouseCoopers-en arabera, 10 proposatutako diru eskaintza handienetako lauk Suitza erabili dute oinarri bezala, non maiz erregistratzen diren irabazi-helbururik gabeko fundazio bezala.

FINMA agentzia erregulatzaile suitzarrak "orekadun ikuspegia" hartuko lukeela ICO-aren proiektuetarako aitortu zuen eta "berritzaile legitimoei" baimenduko lieke panorama arautzailetik nabigatzea eta inbestitzaileak babesten dituzten nazio-legeekin bateragarria den erako bere proiektuak eta sistema finantzarioaren segurtasuna horrela bultzatzea.  

Industriaren ordezkarien eskaera ugariei erantzunez, ICO-aren lantalde legegilea igortzen hasi zen 2018ko legezko arauak, zeinen helburua kriptodiruaren eskaintzen ziurgabetasuna ezabatzea eta merkataritza-praktika iraunkorrak ezartzea den.

Legezkotasuna aldatu

Kriptodiru hauen legez kanpoko erabilerak eta gobernuen politika agintzaileak ezartzeko ezintasuna eztabaida arrazoia da.

  • Bolivia kriptodiruen erabilpena debekatzen lehen herrialdea bihurtu da, 2014ko ekainean, Japoniako Bitcoins Mt.Gox konpainiaren porrota jakinarazi eta gero, milioi bat baino gehiago pertsonari gaitz eginez[25].
  • Venezuelan 2018ko apirilaren 9a baino lehen kriptodirua meatzeak bota ziren, bere jabeak atxilotuz. 2018ko apirilaren 9a eta gero Batzar Nazional Konstituziogilearen dekretuz legeztatzen da existentzia guztia eta kriptoaktibo edozeinen sorkuntza Petroa barne hartuz[26][27][28].
  • Crytolife eta WalletBuilders moduko zerbitzuak existitzen dira, non bakoitzari bere kriptodirua sortzen laguntzen dion modu azkar eta simple batean.

Merkatu kapitalizazioko kriptodirua aldatu

Honako taula honek erakusten du zeintzuk diren merkatu kapitalizazioko lehen bost kriptodiruen garrantzia[29].

Izena Merkatu kapitalizazioa Prezioa Bolumena (24 ordutan) Zirkulazioan dauden akzioak
Bitcoin $111.576.210.822 $6.426,27 $4.430.847.776 17.362.525 BTC
Ethereum $21.870.899.078 $212,27 $1.742.672.277 103.031.580 ETH
XRP $21.612.975.350 $0,537562 $1.225.398.108 40.205.513.967 XRP
Bitcoin Cash $9.828.269.257 $563,45 $767.980.331 17.443.138 BCH
EOS $5.085.432.926 $5,61 $758.145.106 906.245.118 EOS

Erreferentziak aldatu

  1. Wayback Machine. 2015-02-27 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  2. (Ingelesez) Chohan, Usman. (2017). «Cryptocurrencies: A Brief Thematic Review» SSRN Electronic Journal  doi:10.2139/ssrn.3024330. ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  3. Crypto Currency - Forbes.com. 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  4. «Neutralidad en la red abre las puertas a la economía digital» Maravento (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) «¿Blockchain Que Es? - Todo sobre la Cadena de Bloque en 2018» BitCoin Que Es (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  6. (Gaztelaniaz) «» BITCOIN, ¿Qué es la Moneda Virtual?» lacentralbitcoin 2018-03-10 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Preguntas más frecuentes - Bitcoin» bitcoin.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  8. «How To Make A Mint: The Cryptography of Anonymous Electronic Cash» groups.csail.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Preguntas más frecuentes - Bitcoin» bitcoin.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  10. The Genesis Block | What is Bitcoin Mining? - The Genesis Block. 2013-05-01 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  11. (Ingelesez) «Bitcoin developer chats about regulation, open source, and the elusive Satoshi Nakamoto» PCWorld (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  12. (Alemanez) «Suche - Silvio Gesell» www.silvio-gesell.de (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  13. (Ingelesez) Surowiecki, James. «Cryptocurrency» MIT Technology Review (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  14. «Demystifying Cryptocurrencies, Blockchain, and ICOs» Toptal Finance Blog (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  15. (Ingelesez) «The great chain of being sure about things» The Economist (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  16. (Ingelesez) Hern, Alex. (2018-01-17). «Bitcoin’s energy usage is huge – we can't afford to ignore it» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  17. (Ingelesez) «Iceland Expects to Use More Electricity Mining Bitcoin Than Powering Homes This Year» Fortune (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  18. «Bitcoin mania is hurting PC gamers by pushing up GPU prices» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  19. Kim, Tae. (2018-01-22). «AMD, Nvidia must do more to stop cryptominers from causing PC gaming card shortages, price gouging» CNBC (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  20. (Ingelesez) «ETH Gas Station» ethgasstation.info (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  21. (Ingelesez) «Bitcoin Avg. Transaction Fee chart» BitInfoCharts (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  22. (Ingelesez) Commission, Ontario Securities. «CSA Staff Notice 46-307 Cryptocurrency Offerings» Ontario Securities Commission (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  23. (Ingelesez) «SEC.gov | SEC Issues Investigative Report Concluding DAO Tokens, a Digital Asset, Were Securities» www.sec.gov (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  24. (Ingelesez) «SEC.gov | Company Halts ICO After SEC Raises Registration Concerns» www.sec.gov (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  25. BCB prohíbe uso de moneda virtual conocida como Bitcoin - Diario Pagina Siete. 2014-06-24 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  26. (Gaztelaniaz) «Desmantelaron mina Bitcoin con 11 mil equipos en Venezuela, país donde la moneda es más fuerte que nunca - DiarioBitcoin» DiarioBitcoin 2017-01-28 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  27. (Ingelesez) «Preso sujeto en BQTO por minar Bitcoin | Noticias Barquisimeto» www.noticiasbarquisimeto.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  28. Wayback Machine. 2018-05-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  29. (Gaztelaniaz) «Capitalización de Mercado de Criptomoneda | CoinMarketCap» coinmarketcap.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).

Kanpo estekak aldatu