Finantzan, deribatua bi aldeen arteko transakzio finantzarioa da, gaur hitzartu eta zehazten diren terminoetan etorkizuneko data jakin batean burutuko dena.[1] Beste definizio bati jarraiki, bi aldeen arteko kontratu bat da, azpiko aktibo izeneko ondasun baten geroko prezioan edo balioan oinarrituta (bertatik deribatuta, alegia) egun balio bat duena. Hasiera batean deribatuak finantza-eragiketen arriskua kontrolatzeko erabili baziren ere, egun espekulazio tresna moduan erabiltzen dira maiz, azpiko aktiboa erreferentzia moduan soilik erabiliz. Finantza-produktu deribatuen artean forward kontratuak, etorkizunekoak eta opzioak daude besteak beste, baina oro har ondasun bat geroko data batean prezio zehatz batean saltzeko konpromezua hartzen den kontratuak dira: data horretan prezioa altuagoa bada, saltzeko konpromezua hartu duenak galera izango du, ondasun hori prezio altuan erosi eta hitzartutako prezio baxuagoan saldu beharko baitu; maiz transakzio fisikoa burutu ordez, saltzeko konpromezua hartu zuenak galera hori zuzenean ordainduko dio erosteko konpromezua hartu zuen eragileari eta horrela zorra kito egiten da; aitzitik, geroko prezioa hitzartutakoa baino baxuagoa bada, galera izango duena erosteko konpromezua hartu zuena izango da.

Aldi berean, deribatuek balio bat ere badute eta saldu eta erosi egin daitezke finantza merkatuetan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Comisión Nacional del Mercado de Valores. (2006). Qué debe saber de opcioness y futuros. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.