Touretteren sindromea (TS) edo Gilles de la Touretteren sindromea[1], haurtzaro edo nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat da. Bere ezaugarri nagusiak nerbio tikak dira, bai mugimenduei nahiz ahotsari dagokionez (hitz eta hotsak). Tik hauek denboraldika areagotu edo murriztu egin daitezke. Nahigabean egiten dira, eta denboraldi batez desagertu arazi daitezkeen arren, aurretiko inpultso iragarle bat izan oi dute, doministikuetan bezala.
Izendapena Georges Gilles de la Tourette (1857-1904) frantziar neurologo aitzindariari zor dio, 1885ean nahigabeko erreflexuak zituzten bederatzi pertsonen kasuak argitaratu baitzituen.