Toulouse-Lautrec Museoa
Toulouse-Lautrec Museoa (Musée Toulouse-Lautrec) Frantziako Albi hirian dagoen erakundea da. Bertatik, Henri Toulouse-Lautrec margolariaren lanak zabaldu dira eta bertan bere obraren ondare garrantzitsua gordetzen da.
Toulouse-Lautrec Museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Albiko barrutia |
Frantziako udalerri | Albi |
Koordenatuak | 43°55′45″N 2°08′35″E / 43.9292°N 2.1431°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1922 |
Izenaren jatorria | Henri de Toulouse-Lautrec |
Bisitariak urtean | 212.238 |
Kontaktua | |
Helbidea | Palais de la Berbie, Place Sainte Cécile, Albi |
Telefonoa | tel:+33-5-63-49-48-70 |
Webgune ofiziala | |
Historia Aldatu
Lautrec hil zenean, 1901an, haren lagunek eta familiarrek haren obra osoa museo desberdinei eskaini zieten. Une hartan Toulouse-Lautrecen lanak eskandalagarriak bezala ikusita zeuden eta museo ospetsuenek ezetz erantzun zuten. Orduan, Adèle de Toulouse-Lautrec kontesak, artistaren ama, Albi herria proposatu zuen. Udalak eskaintza onartu zuen baina Lehen Mundu Gerrak lanak atzeratu egin zituen. Azkenik, 1922ko uztailaren 30an lehenengo erakusketa aretoak ireki ziren.
Eraikuntza Aldatu
Museoa Berbie jauregian dago. Etxe-zahar hau, Erdi Aroan, apezpikuaren erresidentzia izan zen. 1905an estatuaren eskuetara pasa zen eta bi urte geroago Albiko udalarenera. 2012an birmoldaketa lan sakonak bukatu ziren.[1]
Museoaren ondarea Aldatu
- Henri de Toulouse-Lautrec margolariaren lanak. Ia mila dira bertan gordetzen diren lanak: margoak (L'artilleur sellant son cheval (1879), Un examen à la faculté de Paris, Au salon de la rue des Moulins), marrazkiak, kartelak Moulin rouge - La Goulue, e.a. Horietako asko familiak emandakoak dira; beste batzuk erositakoak edo utzitakoak, esaterako Orsay museoak lagatakoak.
- Toulouse-Lautrecen objektuak: ezagunena brandy ezkutatzeko kopa eta botila ezkutatzen zuen makulua.
- Beste artisten lanak: antzinakoak (Francesco Guardi, Georges de La Tour) eta, baita ere, artistaren garaikideak Édouard Vuillard, Pierre Bonnard, Maurice Denis, Paul Sérusier).
- Arkeologiako saila.
- Numismatikako saila.
- Natur zientzietako saila.
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Frantsesez): Toulouse-Lautrec Museoaren webgune ofiziala..