Tosa Mitsunobu

margolari japoniarra

Tosa Mitsunobu, japonieraz 土佐 光信 (?, 1434 - Kioto, 1525eko ekainaren 10a) japoniar margolaria izan zen.

Tosa Mitsunobu
Tosa Mitsunobu 001.jpg
Bizitza
Jaiotza 1434 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Japonia
Heriotza Kyoto1525eko ekainaren 10a (egutegi gregorianoa) (90/91 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Kyoto eta Tokio
Seikōji engi emaki ("Seikōjiko kondaira irudiduna"), Tokioko Museo Nazionala.

BiografiaAldatu

Enperadorearen gorteko margolarien familiakoa zen. Gorteko margolarien buru izan zen 1493tik 1496ra eta 1518an Ashikaga shōgunen familiaren artista nagusi izendatu zuten. Haien babesean Tosa izeneko pintura eskola sortu zuen, XIX. mendera arte eragin handia zuena.

Tosa eskolaren ezaugarri nagusiak koloreen aberastasuna eta irudi zehatz xumeak ziren, eta literatura klasikotik edo historiatik hartutako gaiak irudikatu ohi zituzten batez ere.

ErreferentziakAldatu