Torres itsasarteko uharteak
Torres itsasarteko uharteak 270 uharte baino gehiagoko talde bat dira, Torres itsasartean, Queenslandeko York lurmuturraren penintsula eta Papua Ginea Berria bereizten dituen ur-eremuan, daudenak. Ia uharte guztiak Queensland estatuaren zati dira, uharte gutxi batzuk izan ezik, Daru uhartea kasu, Papua Ginea Berriarenak direnak. Bertoko biztanleak -Torres itsasarteko uhartetarrak- Australiako indigenetik berezia den etnia bat osatzen dute, papuekin harremanak dituena.
Torres itsasarteko uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 566 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°52′49″S 142°35′26″E / 9.88028°S 142.59056°E |
Honen parte da | Far North Queensland (en) |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Queensland |
Ur-gorputza | Torres itsasartea |
Geografia
aldatuUharteak 45.000 km²-ko eremuan sakabanatuta daude. Punturik laburrenean itsasarteak 150 kilometroko zabalera du, eta uharteak 200 kilometrotik 300 kilometrora hedatzen dira ipar-hego lerro honen bi aldeetan. Ipar-mendebaldeko muturreko irlak Papua Ginea Berriko kostaldetik kilometro gutxi batzuetara baino ez daude.
Torres itsasartea Australiako egungo kontinentea eta Ginea Berria lotzen zituen lur-zubi zahar bat da, lur horien multzoak Sahul izeneko plataforma osatzen zuenean. Azken glaziazioaren ondorengo itsasoen mailaren igoerak, lurreko pasabide hau urperatu zuen, honela, Arafura itsasoa eta Koral itsasoa lotzen dituen egungo itsasartea eratuz. Itsasarteko uharte asko urpean dauden antzinako lurren tontorrak dira.
Australiako Torres itsasarteko uharteak 5 uharte-taldetan sailkatzen dira:
Ipar-mendebaldeko uharteak
- Sabai
- Boigu
- Dauan
Mendebaldeko uharteak
- Moa
- Badu
- Mabuiag
Barnealdeko uharteak
- Waiben (Thursday uhartea)
- Horn
- Muralag
- Dumaralug
Erdialdeko uharteak
- Gebar
- Iama
- Masig
- Poruma
Ekialdeko uharteak
- Murray (Mer)
- Erub
- Ugar