Topic on Wikipedia:Txokoa

Zinema klasikoko aktore eta zuzendarientzako taulak

1
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Maiatzean biografia-erronkan zinemako aktore eta zuzendarien artikuluak osatzeko taula bat sortzen duten Python programak egin nituen. Ingelesez bakarrik ez, filmen izenburuak espainieraz eta frantsesez ere erakusten dira taula horietan. Gainera filmen taula ordenatu daiteke zuzendariaren arabera edo izenburuaren arabera ere.

Orduko zuen oharrak entzunda programa horien bigarren bertsio bat gehitu nuen gero:

Inork inoiz horrelakorik erabili nahi baditu...hor daude programatxoak!

Maiatzeko erronkan 30 artikulutan gehitu nuen horrelako taula bat. Lehengo astean Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak kategoriako 40 bat aktore landu nituen (1976tik 2023rainokoak).

Aupa!

"Zinema klasikoko aktore eta zuzendarientzako taulak" mezuari erantzun