Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Arabako Foru Aldundiak orain hilabete batzuk igo zituen 1932-1934an Julio Ruiz de Aldak egindako ortoargazki guztiak sarera, baita herri bakoitzean zentratutako muntaketak ere. Lizentzia librea dutenez (cc-by Arabako geobisoreak eta domeinu publikoan argazkiak, Ruiz de Alda gerran hil baitzen), guztiak jaitsi eta igo ditut Commonsera. Kategoria honetan daude: c:Category:Orthophotos_from_Araba_by_Julio_Ruiz_de_Alda

Herri askotan interesgarria da, historia erakutsi daitekeelako, Alde Zaharra soilik ikusten delako, edo jada desagertu direlako (Orenin).

Saiatuko naiz egunen batean argazki bakoitzean agertzen dena ere jartzen, baina momentuz hor daude, jolaserako.

"Arabako herri guztien 1932ko ortoargazkiak" mezuari erantzun