Topic on Wikipedia:Txokoa

Jon Peli Oleaga (eztabaidaekarpenak)

Zergatik erabaki da euskal wikipediaren orriak frantsesezko eta portugalerazko wikipedien antzean aurkeztea eta ez ingelesezko, alemanezko, italierazko, gaztelaniazko edo kanalanezko wikipedietan egiten den eran?

Neuk normalean informazio bila banabil, lehenengoz euskal wikipediara jotzen saiatzen naiz, eta gero, hemen lortutako informazioa behar dudana baino urriagoa bada, hemendik zuzenean ulertzeko gauza naizen beste hizkuntza batean idatzitako wikipedia batera; normalean ingelesezkotik hasita, informazio zabalena gehienetan han egoten delako.

Behar bada jende gehiena beste modu batera arituko da, eta haientzat frantsesezko eta portugalerazko wikipedien aurkezpen era egokiagoa izango da, baina nire kasuan aipatu ditudan beste wikipediena askoz erosoagoa da; nahi dudan hizkuntzako orri baliokidera joateko beste leiho bat ireki behar barik gehienetan.

Frantsesa eta portugalera ez diren aipatu dudan beste hizkuntzezko wikipedietan orri-eraketa “tradizionalagoa” da eta ez dakit zertarako aldatu da frantsesezko, portugalerazko eta euskarazko wikipedietan.

Bila gabiltzan informazioa zein den adierazteko leihotxoa ere tokiz aldatuta dago. Aldaketa hau, berez, niri ez dit arazorik sortzen baina hau ere ez dakit zergatik egin den.

Gauzak besteek ez bezala egitea edo aurkeztea ez dut uste zuhurregia denik; hori eginez abantaila nabarmenen bat lortzen ez bada.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Jon Peli Oleaga:

Hemen azalpena

Badaukazu hobespenetan itxura zaharrera itzultzeko aukera (ezkerreko menuko Itxura zaharrera aldatu estekak eramango zaitu hobespen aukera zehatzera).

"Aurkezpen leihoen eraketari buruzko galdera" mezuari erantzun