Aupa, orain arte ez zait halakorik gertatu, baina "biografia taula automatikoa" plantillarekin arazoak izaten ari naiz. Aurreko baten gertatu zitzaidan estrainekotz, Pedro Chastang artikuluarekin: orduak pasatu arren (bai baitakit, batzuetan geldiro doala) ez zuen wikidata itemarekin loturarik egiten. Azkenean zera egin nuen, "Biografia Infotaula automatikoa" zioen txantiloia "Biografia_infotaula_automatikoa" ipini nuen (gidoi baxuarekin) eta martxan hasi zen.
Orain berriz, Silvestre Umerez artikuluarekin alderantzizkoa gertatu zait: "Biografia_infotaula_automatikoa" ipini, eta ezer ere ez. "Biografia Infotaula automatikoa" ipini (gidoi baxu barik) eta wikidatarekin lotu da.
Agian lotuta egon daitekeen beste gauza bat: erreferentzietarako "erreferentzia_zerrenda|30em" erabiltzen dut orain, eta normalean erreferentziak bi zutabetan antolatuta geratzen dira. Orain hau ere ez dabil, eta zutabe bakarrean doaz.