Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Luis Goitiandia (eztabaidaekarpenak)

Arratsaldeon. Lehenengo aldiz saiatzen ari naiz wikipedian editore moduan. Faradayren elektrolisiaren legeak izeneko sarrera bat sortu dut ingeleseko bertsioa oinarritzat hartuz. Bi zalantza ditut: 1.- Ez dut ikusten nik idatzitako artikulua wikipedian. 2.- Jatorrizko artikuluan zeuden erreferentziak galdu edo gutxienez beste modu batean agertzen dira. Laguntzarik bai? Eskerrik asko.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on. Zure eztabaida orrian idatzi duzu baina ez duzu artikulua sortu

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Luis! Arazoa da artikulu gisa sortu beharrean zure lankide orrialdean sortu duzula: Lankide:Luis_Goitiandia/Elektrolisiaren_Faraday-ren_legeak. Mugituko dut, jartzeko dagokion lekuan.

Erreferentzien arazoa da ingelesezko cite web erabili duzula, euskarazko erreferentzia beharrean. Hori ere zuzenduko dizut eta erakutsiko dizkizut ezberdintasunak.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Artikulua sortu dut eta orain hobetzea falta da. Eskerrik asko wikipediagintzan hasteagatik!

"Luis Goitiandia lankidearen galderak" mezuari erantzun