Yomiuri Giants (japonieraz: 読売ジャイアンツ Yomiuri Jaiantsu?) Japoniako beisbol talde arrakastatsua da, Tokorozawa (Saitama) hirikoa. Japoniako Serieak 13 aldiz irabazi ditu, bigarrena da palmaresean, eta Ozeano Bareko Liga 22 aldiz. Seibu Trenbideak da taldearen jabea.

Saitama Seibu Lions
Q119861027 Itzuli
Datuak
Izen ofiziala
株式会社西武ライオンズ
Motabeisbol taldea
HerrialdeaJaponia
LigaJaponiako Ozeano Bareko beisbol liga
EstadioaSeibu Dome (en) ItzuliKami-Yamaguchi (en) Itzuli
35°46′07″N 139°25′14″E / 35.7685°N 139.4205°E / 35.7685; 139.4205 (1979–)
 31.552
Agintea
EntrenatzaileaKazuo Matsui (en) Itzuli
Egoitza nagusi (1978–)
Legezko formakabushiki gaisha
JabeaSeibu Holdings (en) Itzuli
Historia
Sorrera1949ko azaroaren 26a
AurrekoakNishinippon Pirates (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: seibulions.official Twitter: lions_official Instagram: saitama_seibu_lions_official Youtube: UChLK3zS3-kR21JVTaNovPIg Edit the value on Wikidata
Seibu Dome estadioa.

Historia aldatu

Nishitetsu Clippers izenarekin sortu zen 1950an eta Liga profesionalaren fundatzailea izan zen. Fukuokan izan zuen sorrera, han baitzuen egoitza Nishi-Nippon Trenbideak konpainiak. Hurrengo urtean Nishitetsu Lions izena hartu zuen eta berehala iritsi ziren emitza onak Japoniako 3 Serie eta Ozeano Bareko bost liga irabazi baitzituen 1963 artean.

Ordutik aurrera ordea indarra galdu zuen. 1973an Taiheiyo Club Lions bihurtu zen eta 1977an Crown Lighter Lions.

1979an Seibu Trenbideak konpainiak hartu zuen eta izena aldatzeaz gain (Seibu Lions) egoitza ere aldarazi zion, Tokozawara, Tokio iparraldera. Orduan "urrezko aroa" iritsi zitzaion taldeari, 1982 eta 1994 artean Japoniako talde indartsuena izan baitzen, 8 Serie eta Ozeano Bareko 11 liga irabaziz. Seibu garaitezina ezizena jaso zuen. Kouji Akiyama, Kazuhiro Kiyohara eta Orestes Destrade kubatarra izan ziren taldeko izarrak.

Azken urteetan ere maila bikaina lortu du eta 2004 eta 2008an Serieak eta ligak eskuratu zituen. 2008an bertan izena aldatu zuen berriz, oraingoan Saitama Seibu Lions bihurtu zen. Azken lau urtean hiru aldiz egin du ligan bigarren.

Palmaresa aldatu

  • Japoniako Serieak (13): 1956, 1957, 1958, 1982, 1983, 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 2004, 2008.
  • Ozeano Bareko Liga (21): 1954, 1956, 1957, 1958, 1963, 1982, 1983, 1985, 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1997, 1998, 2002, 2004, 2008.

Erretiraturiko zenbakiak aldatu

  • 24   Kazuhisa Inao (稲尾 和久)

Kanpo estekak aldatu