Tokioko udaletxea
Tokioko udaletxea edo Tokioko Gobernu Metropolitarraren Eraikina (japonieraz: 東京都庁舎 Tōkyō-to Chōsha ) Tokioko metropoliaren gobernuaren egoitza da, Shinjuku auzoan 1991an eraiki zena.
Tokioko udaletxea | |
---|---|
東京都庁舎 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Shinjuku |
Chōchō | Nishi-Shinjuku |
Koordenatuak | 35°41′22″N 139°41′30″E / 35.68951°N 139.69171°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1988ko apirila - 1991ko martxoa |
Inaugurazioa | 1991ko apirila |
Jabea | Tokyo Metropolitan Government (en) |
Erabiltzailea | Tokyo Metropolitan Government (en) Tokyo Metropolitan Assembly (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Kenzo Tange |
Egitura ingeniaritza | Kiyoshi Mutō (en) |
Estiloa | arkitektura postmodernoa |
Dimentsioak | 243,3 () m |
Solairuak | 48 |
Lurrazpian | 3 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2-8-1 Nishishinjuku, Shinjuku-ku, Tokyo 163-8001 Japan |
Telefonoa | tel:+81-3-5321-1111 |
Webgune ofiziala | |
Egitura
aldatuHiru eraikinek osatzen dute udaletxea. Handiena 48 solairutako eraikina da, 33. garren solairurarte batera eta gainerakoak bi dorretan banaturik dituena. Katedral gotiko bat irudikatu nahi izan zuen Kenzo Tange arkitektuak. Lur barnean beste hiru solairu ditu.
Bigarren eraikina ere altua da baina 37 solairu ditu. Hirugarren eraikinean, zortzi solairutakoan, Tokioko metropoliko parlamentua dago.
Historia
aldatu1991 urtean eraiki zen eta 157 bilioi yenetako kostua izan zuen. Chiyoda auzoan zegoen udaletxearen ordezko eraikina izan zen. Eraiki zutenean Japoniako eraikin altuena zen, 1993an Yokohama Landmark Tower eraiki zuten arte, eta Tokioko altuena 2006an Midtown Dorrea altxatu zen arte.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) (Ingelesez) (Txineraz) Tokioko gobernuko webgune ofiziala
Aurrekoa Sunshine 60 |
Japoniako dorrerik garaiena 1991-1993 |
Ondorengoa Yokohama Landmark Tower |