Tokioko Gimnasio Metropolitarra

Tokioko Gimnasio Metropolitarra (japonieraz 東京体育館, Tōkyō Taiikukan) Sendagaya, Shibuya, Tokio, Japoniako kirol esparrua da. 1954an, Munduko Borroka Txapelketarako eraiki zen; 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan ere, gimnasiarako egoitza gisa erabili, eta, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, mahai-tenis lehiaketa hartu zuen. Fumihiko Maki Pritzker sariaren irabazleak 1986tik 1990era bitartean sortutako diseinu futurista batekin berreraiki zen gimnasioa.

Tokioko Gimnasio Metropolitarra
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanShibuya
ChōchōSendagaya
Koordenatuak35°40′47″N 139°42′45″E / 35.6797°N 139.7125°E / 35.6797; 139.7125
Map
Historia eta erabilera
Mahai-tenisa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetana
2011 World Artistic Gymnastics Championships
2007 World Figure Skating Championships
Gymnastics at the 1964 Summer Olympics
2019 ITTF Team World Cup
Inaugurazioa1956ko urria
Kirolatenisa
Badmintona
ErabiltzaileaPan Pacific Open (en) Itzuli
2017 Japan Super Series (en) Itzuli
Mahai-tenisa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
gymnastics at the 1964 Summer Olympics (en) Itzuli
Edukiera10.000
Arkitektura
ArkitektoaFumihiko Maki
Webgune ofiziala

Gimnasioa Chūō-Sōbu lineako Sendagaya geltokitik eta Toei Oedo lineako Kokuritsu Kyogijo geltokitik minutu batera dago.

Deskribapena eta gertaerak

aldatu

Areto nagusiak estadio estali handi bat hartzen du, nazio eta nazioarteko kirol ekitaldiak hartzen dituena. 10.000 lagunentzako lekua du (6.000 finko eta 4.000 aldi baterako). Hona hemen erabat osatu gabeko ospatutako ekitaldien zerrenda:

  • WTA Toray Pan Pacific Tenis Txapelketak otsailero egiten ziren hemen, baina 2008tik aurrera Ariake Koliseoan egiten dira.
  • Japoniako Mahai Tenis Txapelketa.
  • NBAko denboraldi erregularreko lehen bi nazioarteko partidak antolatu zituzten Phoenix Suns eta Utah Jazzen artean 1990eko azaroaren 2an eta 3an.
  • V. Liga.
  • Suntory Cup All Japan School Boleibol Rallya.
  • Aeon Cup Munduko Gimnasia Erritmikoko Kluben Txapelketak.
  • Munduko Full Contact Karate Open Txapelketak zein Shinkyokushinkai, Munduko Karate Txapelketa Irekia ―lau urtean behin egiten da.
  • Miki Prune Super College Boleibola.
  • 2007ko Munduko Patinaje Artistiko Txapelketa.
  • 2010eko Emakumeen Boleibol Munduko Txapelketa ofizialeko Lauko Finala.
  • 2011ko Munduko Gimnasia Artistiko Txapelketa.
  • 2017ko TWICE Japoniako estreinako erakusketa "Touchdown in Japan".
  • 2019ko ITTF Taldeen Munduko Kopa.
  • 2021eko Udako Olinpiar Jokoak, Mahai tenisa[1].

2000. urtetik, aretoa kontzertu gune gisa ere erabiltzen da. Bertan aritu zen lehen artista Japoniako Porno Graffitti taldea izan zen.

Azpi-aretoak neurri olinpikoko igerilekua du (50X20 m eta zortzi kale), 900 ikuslerentzat lekua duena. Japoniako Waterpolo Txapelketa ere hemen ospatzen da. 25 m-ko beste igerilekua ere badago (25X13 m eta 6 kale), muskulazio gela, hitzaldi aretoak eta kanpo aldean korrika egiteko pista obalatua.

2006ko apirilaren 1etik aurrera, Tokioko Etengabeko Ikaskuntza eta Kultura Fundazioak (東京都生涯学習文化財団), Suntory-rekin (サントリー株式会社), Tipness (株式会社ティップネス) eta O-ence (株式会社オーエンス)-rekin batera kudeatzen du gimnasioa.

2015eko apirilaren 25ean eta 26an, Katy Perry kantautore estatubatuarrak The Prismatic World Tour ekarri zuen aretora bi ikuskizunekin.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu