Todxs Nós
Todxs Nós (euskaraz: Gu denok) Brasilgo komedia, drama eta sexu aniztasunezko telesaila da. Vera Egito, Heitor Dhalia eta Daniel Ribeiro hirukoteak sortua da. Lehenengo denboraldia HBO Brasil telebista-plataforman estreinatu zen 2020ko martxoaren 22an.
Todxs Nós | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | Brasilgo portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Brasil |
Atalak | 8 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | portugesa |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Argumentua aldatu
Rafa bere burua ez-bitartzat duen 18 urteko gazte pansexuala da. Landa-eremuan bizi da, aita Ulissesekin eta aitaren bikotekide Paularekin. Aitak, ordea, ez du begi onez ikusten semearen genero nortasuna. Halako batean, Rafak landako etxetik alde egingo du eta São Paulora bizitzera joango da Vini lehengusu homosexualaren eta honen lagun-min feminista Maiaren etxera. Rafaren etorrerak biak ustekabean harrapatuko ditu. Hirian tatuaje-estudio batean lana eskainiko dioten X eta Juno lagun ez-bitarrak ezagutuko ditu.
Aktoreak eta pertsonaiak aldatu
- Clara Gallo: Rafa.
- Kelner Macêdo: Vini.
- Julianna Gerais: Maia.
- Flow Kountouriotis: X.
- Xad Chalhoub: Juno.
- Marcella Maia: Lorena.
- Felipe Frazão: Julio.
- Marina Mathey: Tâmara.
- Lucas Drummond: Rael.
- Rafael de Bona: Antônio.
- Gilda Nomacce: Inês.
- Gabriel Lodi: William.
- Lourinelson Vladmir: Ulisses, Rafaren Aita.
- Vanessa Pascale: Paula, Rafaren aitaren bikotekidea.
- Laís Yuko: Tina.
- Luiza Nery: Aline.
- Bernardo de Assis: Paulo.
Atalak eta audientziak aldatu
1. denboraldia aldatu
Zenb. | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | ||||||
1 | «Ser e Não Ser» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko martxoaren 22a | ||
2 | «O X da Questão» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko martxoaren 29a | ||
3 | «Porcos Privilégios» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko apirilaren 5a | ||
4 | «O Destino deu Match» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko apirilaren 12a | ||
5 | «Chega de Boy Lixo!» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko apirilaren 19a | ||
6 | «Tretas, Pra Que te Quero» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko apirilaren 26a | ||
7 | «Existe Amor em SP?» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko maiatzaren 3a | ||
8 | «Agora é Guerra» | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | Daniel Ribeiro eta Vera Egito | 2020ko maiatzaren 10a |