Marcella Maia

brasildar aktorea, modeloa eta abeslaria

Marcella Maia (Juiz de Fora, Minas Gerais, 1991ko abuztuaren 30a), A Maia artista izenez ere ezaguna, brasildar aktorea, abeslaria eta modeloa da.[1]

Marcella Maia
Bizitza
JaiotzaJuiz de Fora1991ko abuztuaren 30a (32 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, modeloa eta abeslaria
Izengoitia(k)A Maia

IMDB: nm11444180 Instagram: mmaia Spotify: 2M4iB0gDKlvbPjRgKMxJOH Deezer: 102176762 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Marcella Maia emakume transexuala da. Juiz de Foran jaio zen 1991ko abuztuaren 30ean. Lau urte zituenean amak abandonatu behar izan zuen, aitaren indarkeriatik ihesi. Ondorioz, aitaren aldeko senideekin bizitzera eraman zuten. Aitaldeko familiaren bizilekuan abusuak jasan zituen hiru urtez.[2] 7 urte zituenean amak Maia aitaldeko etxetik urrun eraman zuen eta biak Brasiliara joan ziren.

12 urterekin Marcella semaforoetan gozokiak saltzen hasi zen etxekoei laguntzeko. 15 urte zituela, André Monjardim talentu-ehiztaria ezagutu zuen eta modelo agentzia batean talentu-ehiztari lana eskaini zion. Hiru urtez egin zuen lan bertan.

18 urte zituenean drag queen antzezpenak egiten hasi zen. Orduantxe gizon batek lan eskaintza faltsu baten bidez Marcella Europara lanera joateko konbentzitu zuen, Londresko tabernetan harreragile lan egingo zuelakoan. Behin Europara iritsitakoan, sexu-esplotazioaren biktima bihurtu zen. Agiri guztiak kendu zizkioten eta mehatxuen bidez prostituzioan aritzera behartu zuten. Hiru hilabetez egon zen atxikita, polizia-etxera salaketa jartzera joan ezinik ingelesez ez zekiela eta.[2]

21 urte zituenean Thailandiara joan zen sexua berresleitzeko ebakuntza egin ziezaioten.[2][1]

Modelo lanetan ari zela, 2016an aktore izateko ateak zabaldu zitzaizkion bere modelo-agentziaren bitartez. Wonder Woman filmaren castingean hautatu zuten amazona batena egiteko. Filma 2017an argitaratu zen eta huraxe izan zen bere debuta antzezpenean.[1] Hasierako esperientziaren ondoren, antzezpena ikasteari ekin zion.

2020an HBO Brasil telebista-kateko Todxs Nós telesailean Lorena pertsonaiarena egin zuen. 2021ean Rede Globo etxeak ekoitzitako Quanto Mais Vida Melhor telesailean Herioarena egingo du.[2]

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2017 Wonder Woman Amazona

Telesailak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2020 Todxs Nós Lorena
2021 Quanto Mais Vida Melhor Herioa

Diskografia aldatu

EPak aldatu

  • Pra Dá Dolce Bacana (2020)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Portugesez) Garcia, Renata. (2017-08-25). «Marcella Maia: a atriz e modelo brasileira que brilhou em "Mulher Maravilha"» Vogue (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  2. a b c d (Portugesez) Santiago, Anna Luiza. (2020-12-11). A Maia, atriz trans que será Morte em novela, lembra dificuldades. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).

Kanpo estekak aldatu