Tobera (musika tresna)

Artikulu hau euskal musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tobera (argipena)».

Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan. Batzuetan, palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak abesten ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo "karobi ezteiatan".

Juan Mari Beltran tobera jotzen.

Eginkizuna aldatu

Toberak azken denboraldian izan zuen zeregin nagusia, bai Lesakan eta bai Oiartzun inguruan, ezteiei lotua dago. Gazte-taldea, gehienetan palanka bizkarrean harturik, andregaiaren edo ezteia ospatzen ari den etxera inguratzen dira. Han, atari aurrean palanka lurrera sartzen dute, askotan zinta eta lorez apaindurik, eta jotzeko garaian, lurretik atera eta alderik alde bi muturretatik zintzilikaturik jotzen dute. Joaldiekin tartekatuz, koplak kantatzen dira. Bukatzen dutenean, ezkongaiekin etxera sartu eta afaldu edo zerbait jan eta edan egiten da. Karobietako inguruan ere askotan agertzen dira halako ekintza edo ospakizunak. Karea egiteko elkartzen ziren eta gauez, karobien inguruan suak pizturik, “karobi ezteia” izeneko festa ospatzen zen. Gaur egun, txalapartarekin batera edo nahasturik erabiltzen da eta gero eta jole gehiago, iraunkorrago eta trebeagoak dira Euskal Herriko alde gehienetan [1].

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.