Haizebide

Tobera (haizebidea)» orritik birbideratua)

Haizebidea edo tobera, metalurgian, aire beroa edo oxigenoa labera edo errekuntza-ganberara sartzen duen hodia da.[1] Burdinoletan eta ferratokietan, haizea hauspotik sutegira zeraman hodiari ematen zitzaion izen hori.[2] Burdinoletako toberak metalezko pieza hustuak ziren, askotan kobrezkoak, kono-enbor formakoak; pisua 21 eta 22 kiloen artean izaten zuten; ferratokietakoek kilo bat inguru pisatzen zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Haizebide. Energiaren Euskal Erakundea, eve.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).
  2. Haizebide. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).
  3. Toberak. Aintzinako lanbideak, Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0, gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).

Kanpo estekak aldatu