Toba
(«Toba bolkaniko» orritik birbideratua)
Toba erraz hautsi eta hauts bihur daitekeen arroka piroklastiko bigun porotsu arina da. Ez da nahastu behar antzeko egitura bai baina konposizio eta jatorri desberdina dituen tufa karbonatozko metakin porotsuarekin. Tobek jatorri bolkanikoa dute, eta errautsen, lapillien eta sumendi-lokatzen solidotzeaz eratzen dira. Aluminio, sodio eta potasio silikato konplexuz eratuak dira, eta eraikuntzan mortairua eta adreiluak egiteko erabiltzen dira; gai urragarri gisa eta katalizatzaileen euskarri gisa ere erabiltzen dira.
- Artikulu hau arrokari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Toba (argipena)».
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.