Tivoli parkea (Ljubljana)

Tivoli parkea (eslovenieraz: Park Tivoli) Ljubljanako parke nagusia da. 1984an parke naturala izendatu zen.

Tivoli parkea (Ljubljana)
Tivoli, Rožnik in Šišenski hrib
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaLjubljanako udalerria
HiriaLjubljana
Koordenatuak46°03′N 14°30′E / 46.05°N 14.5°E / 46.05; 14.5
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1813
Arkitektura
Azalera5 km²
Ondarea

Historia aldatu

XIX mendearen hasierako Napoleondar Gerratan Ljubljana frantziako tropek okupatu zuten eta Iliriar probintzien hiriburu bihurtu zen. Jean Blanchard ingeniari frantsesak Podturn Manor gazteluaren (gaur egungo Tivoli gaztelua) eta Cekin jauregiaren artean parke dotorea diseinatu zuen. XIX mendearen bukaera aldera jaso zuen Tivoli izena.

1880 urtean putzua eraiki zen eta 1894an landare haztegia. 1920 hamarkadan Jože Plečnik arkitektoak diseinua berriztu zuen eta Jakopič etorbide zentrala eraiki zuen, Tivoli gaztelutik Prešeren enparantzara zuzen doana.

Arkitektura aldatu

Hainbat jauregi eta elementu daude Tivoli parkean:

  • Tivoli gaztelua: XVII mendean eraiki zen aurrez zegoen pizkundeko eraikin baten hondarren gainean. Joseph Radetzky txekiarrak XIX mendearen erdialdean estilo neoklasikoan berriztu zuen.
  • Cenkin jauregia: 1720an eraikitako jauregia da. 1951ean bertan ezarri zen Esloveniako historia garaikidearen museoa.
  • Tivoli putzua: Parkearen hego-mendebaldean dagoen putzu errektangularra da. 2011 urtean berriztua izan zen.
  • Negutegia eta larrosen lorategia.
  • Jolastokia.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Esloveniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.