Tina Vallès

Tina Vallès López» orritik birbideratua)

Tina Vallès López (Bartzelona, 1976ko ekainaren 15a) idazle, zuzentzaile, itzultzaile eta blogari katalana da.[1]

Tina Vallès

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTina Vallès i López
JaiotzaBartzelona1976ko ekainaren 15a (47 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, filologoa eta idazlea
Jasotako sariak

tinavalles.cat
Twitter: tinavalles_ Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1999an Filologia Katalanean lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Zuzentzaile moduan egin izan du lan herrialdeko argitaletxe nagusientzat, baita diseinuko enpresentzat eta publizitate alorrekoentzat ere. Hainbat lan itzuli ditu gaztelaniatik katalanera, besteak beste: Francesc Boix, el fotògraf de Mauthausen, Benito Bermejorena (2002); Biografia del silenci, Pablo d’Ors-ena; Un armari ple d’ombra, Antonio Gamonedarena; Rodoreda: exili i desig, Mercè Ibarz-ena (2008); Catalunya serà impura o no serà, Lluís Cabrera-rena (2010); eta Mortadelo eta Filemó-ren albumak.[2] Zenbait narratiba-liburu idatzi ditu, horien artean El parèntesi més llarg (Parentesirik luzeena), zeinarekin irabazi zuen Mercè Rodoreda saria,[3] eta La memòria de l’arbre (Arbolaren oroimena), zeinarekin irabazi baititu Anagrama Nobela saria (2017)[4] eta Maria Àngels Anglada saria (2018).

Bi blog izan ditu, L’aeroplà del Raval (2003-2007) eta Ganxet sota les pedres (2009-2012). Paper de Vidre aldizkari digitalaren editorekidea da, eta Kataluniako Itzultzaile eta Interpretarien Elkarte Profesionaleko kide fundatzailea. Ostiralero VilaWeb agerkari digitalean idazten du, eta hilean behin, Ara egunkariaren AraLlegim litaratura gehigarrian.

Lanak aldatu

  • L'aeroplà del Raval. Barcelona: LaBreu (2006). Narratiba
  • El caganer més divertit de Nadal en 3D. Barcelona: Estrella Polar (2011). Haur narratiba
  • Petita història: Palau Güell. Barcelona: Mediterrània (2011). Haur narratiba
  • Maic. Barcelona: Baula (2011). Narratiba[5]
  • Un altre got d'absenta. Barcelona: LaBreu (2012). Narratiba[6]
  • El parèntesi més llarg. Barcelona: Proa (2013). Narratiba[7]
  • La cigala i la formiga. Barcelona: Estrella Polar (2016). Haur narratiba
  • La llebre i la tortuga. Barcelona: Estrella Polar (2016). Haur narratiba
  • Bocabava. Gabriel Salvadó-ren ilustrazioekin. Barcelona: Fragmenta (2016). Haur narratiba ISBN 978-84-15518-39-6.
  • Totes les pors. Barcelona: La Galera (2016). Haur narratiba
  • La marieta sense taques. Barcelona: Bambú. (2017). Haur narratiba
  • La memòria de l'arbre. Barcelona: Anagrama (2017). Narratiba
  • Crec. Amb il·lustracions d'Alicia Baladan. Barcelona: Kireei (2017). Haur narratiba[8]
  • Erra. Barcelona: Ed: Comanegra (2018). Haur narratiba

Itzulitako lanak aldatu

  • Bocababa. Itzul. Rita Custódio eta Àlex Tarradellas (portugesera) eta Isabel Llasat (gaztelaniara). Fragmenta (2016)
  • La memoria del árbol. Itzul. Carlos Mayor. Barcelona: Anagrama (2017)
  • El paréntesis más largo. Itzul. Gonzalo Torné. Batcelona: Godall Ed. (2017)
  • Crac. Itzul. Carlos Mayor. Barcelona: Kireei (2017)
  • Erre. Itzul. Carlos Mayor. Barcelona: Comanegra (2018)
  • La memoria dell’albero (2018)
  • A Memória da Árvore (2018)
  • La mémoire de l'arbre. Itzul. Juliette Lemerle (2019)
  • A memoria da árbore. Itzul. Xavier Rodríguez Baixeras. Kalandraka (2019)

Sariak eta aitortzak aldatu

2013an Mercè Rodoreda saria irabazi zuen El parèntesi més llarg, narrazio-liburuarekin. 2017an, ostera, Anagrama Nobela saria eskuratu zuen La memòria de l’arbre liburuagatik; liburu beragatik, 2018an Maria Àngels Anglada saria eman zioten. 2020an bi sari irabazi zituen: Europar Gazteen Jean Monnet Saria (La memòria de l'arbre liburuaren frantsesezko bertsioagatik) eta Folch i Torres Saria (Els pòstits del senyor Nohisoc liburuagatik).

Erreferentziak aldatu

  1. «Tina Vallès» www.visat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  2. (Katalanez) «Traduir Ibáñez» www.visat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  3. (Katalanez) «Tina Vallès | Autors i col·laboradors | Inici» www.fragmenta.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  4. (Katalanez) «Tina Vallès guanya el premi Anagrama de novel·la amb 'La memòria de l'arbre'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  5. (Katalanez) «Tina Vallès, una història del Raval» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  6. (Katalanez) Casanova, Joan-Carles Martí i. «Tina Vallès: Un altre got d’absenta» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  7. (Katalanez) Bassas, Antoni. (2013-02-27). «Tina Vallès prescindeix de la realitat i busca dins seu les històries dEl parèntesi més llarg'» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
  8. (Katalanez) «21. Crec» Ara.cat 2017-12-21 (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu