Tina Pérez

Asturiar sindikalista

Constantina Pérez Martínez, Tina Pérez izenez ezagunagoa (Santa Cruz de Mieres, Asturias, 19291965eko urriaren 14a), militante komunista izan zen. Lan erabakigarriak egin zituen Huelgona izeneko 1962ko Asturiasko meatze-greban, Anita Sirgo eta Celestina Marrón kideekin batera.[1]

Tina Pérez
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz (parroquia) (en) Itzuli, 1929
Herrialdea Espainia
Heriotza1965eko urriaren 14a (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia

aldatu

Tina Pérez kontzientzia politiko sendoko familia batean jaio zen. Aita fusilatu egin zuten Gerra Zibilean, eta ama atxilotu eta kartzelaratu egin zuten. Horregatik, izeba batek jaso behar izan zituen neska eta haren sei neba-arrebak. Politikoki aktiboa izan zen hamasei urte zituela, eta poliziak kaskamotz utzi zuen lehen aldiz, Falangeko lokalak garbitzeari uko egin zionean, Amor Gutiérrez lagunarekin batera.[2]

1946an Victor Bayonekin ezkondu zen, hau ere oso militante aktiboa, eta 1947an alaba izan zuten, Blanca. 1955ean, Joecarara joan ziren bizitzera. Fondon putzuan hasi zen lanean Bayon, eta Anita Sirgoren senarra ezagutu zuen, Alfonso Braña.

1962ko meatzarien grebak hasi zirenean, Tina Pérezek oso paper aktibo eta erabakigarria hartu zuen Anita Sirgorekin eta beste kide batzuekin batera. Hori dela eta, biak atxilotu eta galdekatu zituen Guardia Zibilak, eta, gainera, jipoitu eta kaskamotz utzi zituen umiliatzeko modu gisa.[2] Senarrak ihes egin behar izan zuen Frantziara, 1964an beste greba batean parte hartu ondoren, eta 1965eko martxoaren 20an, berriz atxilotu zituzten Tina Pérez eta haren alaba Blanca Bayón. Blanca berehala askatu zuten adinagatik. Hala ere, Tina Pérez ez zen maiatzaren 3ra arte atera eta espetxean hartutako kolpeek larriki hondatu zioten osasuna. Urte berean hil zen, 1965eko urriaren 14an.[2][3] Ehorzketa jendetsua izan zen, eta doluaren adierazpentzat ez ezik, meatze-borroketan zeuden elkartzearen eta ermandadearen adierazpentzat ere hartu zen.[4]

Omenaldiak eta agerpenak herri kulturan

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Las mujeres que pararon dos meses a Franco, Consultado el 19 de mayo de 2019.
  2. a b c d e El retrato de Tina, rapada por la Policía Consultado el 18 de mayo de 2019.
  3. a b Y Anita Sirgo se hizo cómic, Consultado el 18 de mayo de 2019.
  4. Gómez Ojea, Carmen (2010) Mujeres en el callejero de Gijón, Gijón, Ayuntamiento de Gijón.
  5. Calle Constantina Pérez y Anita Sirgo, Consultado el 11 de mayo de 2019.
  6. Anita Sirgo, con los suyos, Consultado el 19 de mayo de 2019.

Kanpo estekak

aldatu