Thunder in the Sun
Thunder in the Sun 1959an Carrollton Inc eta Seven Arts Productionsek ekoiztutako eta Paramount Picturesek banatutako western-filma da. Russell Rousek zuzendua eta Clarence Greenek ekoiztua, gidoia Russell Rousek eta Stewart Sternek idatzi zuten, James Hill eta Guy Trosperren istorio batean oinarrituak. Jatorrizko musika Cyril J. Mockridgek eta argazkilaritza Stanley Cortezek egin zuten[1].
Thunder in the Sun | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | Thunder in the Sun |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Russell Rouse |
Gidoigilea(k) | Russell Rouse |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Clarence Greene (en) |
Konpainia ekoizlea | Seven Arts Productions |
Ekoizpen-diseinatzailea | Boris Leven (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Cyril J. Mockridge |
Argazki-zuzendaria | Stanley Cortez |
Jantzi-diseinatzailea | Charles LeMaire (en) |
Filmeko aktore nagusiak Susan Hayward eta Jeff Chandler ziren, bigarren mailako paperetan Jacques Bergerac, Blanche Yurka, Carl Esmond, Fortunio Bonanova, Alvaro Guillot eta Veda Ann Borg izanik.
Euskal Herrian El desfiladero de la muerte eta Caravane vers le soleil izenburuekin estreinatu zen bere garaian, gaztelaniaz edo frantsesez bikoiztua.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
1847an Ipar Euskal Herriko emigratzaile talde bat Mendebalde Urrunetik barneratu zen bere mahatsondoak eskualde berri batean landatzeko asmotan. Kaliforniarako bidaia egiteko Missourin Lon Bennett (Jeff Chandler) izeneko gidari zurrutari eta misogino alokatu zuten. Laster Gabrielle Dauphinez (Susan Hayward) maiteminduko da[2].
Filmean zenbait euskal ohitura zahar erakusten dituzte, helburu ezberdina bazuten ere: xistera arma baten moduan erabiltzen zuten, irrintziak elkarren artean harremanetan jartzeko erabiltzen zituzten, eta abar[3][4].
Aktoreak
aldatu- Susan Hayward: Gabrielle Dauphin
- Jeff Chandler: Lon Bennett
- Jacques Bergerac: Pepe Dauphin
- Blanche Yurka: Louise Dauphin
- Carl Esmond: Andre Dauphin
- Fortunio Bonanova: Fernando Christophe
- Bertrand Castelli: Edmond Duquette
- Albert Carrier
- Felix Locher: Danielle
- Michele Marly
- Albert Villasainte
- Veda Ann Borg: Marie
Erreferentziak
aldatu- ↑ imdb webgunearen fitxa
- ↑ www.tcm.com - Overview for Thunder in the Sun (1959)
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cowboys y vascos (Critica de El desfiladero de la muerte).» CRITICAS DIVERTIDAS Y CHORRAS DE CINE EN ELBLOGBUSTER 2011-09-19 (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
- ↑ «Los vascos de "El Desfiladero de la muerte" - Vídeo Dailymotion» Dailymotion 2009-05-19 (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |