Thierry Etchegoyhen

ikertzailea hizkuntzaren prozesamenduan
Thierry Etchegoyen» orritik birbideratua)

Thierry Etchegoyhen (edo Thierry Etxegoien[1][2]) ikertzailea da Donostiako Vicomtech ikerketa-zentroan, Hizkuntzaren prozesamenduko arloko ikerketa-burua da han. Besteak beste, Batua.eus eta Itzuli euskarako itzultzaile automatikoak sortzen eta hobetzen aritu izan da.[3]

Thierry Etchegoyhen
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Vicomtech
Lan nabarmenak

Ikerlaria aldatu

 
Batua.eus itzultzaile neuronala.

Itzulpen neuronala ikertzen du. Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017az geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, Etchegoyhen eta euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai izan ziren euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko. 2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen TADEEP proiektuan.[4] Ordurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean.[5] Bi urte geroago lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agente (Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...) batera, MODELA izeneko proiektua abiatu zen, Etchegoyhen ekintzaile handienetako bat izan zela.[5][5][6] Beste urtebeteko epean, 2018an MODELA itzultzailea plazaratu zen, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua. Proiektu horietan Etchegoyenerekin batera aritu ziren Iñaki Alegria, Gorka Labaka, eta Itziar Cortes. besteak beste. Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago beste lau itzultzaile neuronal gehiago plazaratu izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Itzuli.[7] batua.eus,[8][9] elia.eus[10] eta lingua.eus.[11] Translate Google zerbitzuak ere eskaintzen euskarako itzulpenak baina kalitate txikiago eskaintzen du euskararako.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. «Etxegoien - Deiturak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  2. «Teodoriko - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  3. «Thierry Etchegoyhen» www.vicomtech.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  4. «Welcome to TAdeep (MINECO-FEDER project) | TAdeep» ixa2.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  5. a b c Alegria, Iñaki. (2018-09-11). «Itzulpen automatiko neuronalaren aurrerapenak eskura» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  6. «MODELA» modela.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  7. Eusko Jaurlaritza. (2019). «Euskara-Gaztelania itzultzaile automatiko neuronala» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  8. «BATUA.eus - Euskarazko itzultzailea» www.batua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  9. Vaswani, Ashish; Shazeer, Noam; Parmar, Niki; Uszkoreit, Jakob; Jones, Llion; Gomez, Aidan N; Kaiser, Łukasz; Polosukhin, Illia. (2017). Guyon, I. ed. «Attention is All you Need» Advances in Neural Information Processing Systems 30 (Curran Associates, Inc.): 5998–6008. (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  10. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  11. «MondragonLinguaren Itzultzailea - Itzultzailea» lingua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  12. «Google Translate» translate.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu